Euskal Selekzioa
Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko du, azaroaren 14an, San Mamesen
Partida 20:00etan hasiko da, eta euskal taldea, hala, 2025eko azaroaren Palestinaren aurka jokatu zuenetik aurrenekoz arituko da. Venezuela FIFAko munduko sailkapenean 49. postuan dabil; 2018an, 2010ean eta 2007an ere izan zen Euskal Selekzioaren aurkari.
Euskal Selekzioak beste bost garaipen lortu ditu Munduko Pilota Txapelketaren 5. jardunaldian
Zesta-puntako banakako finaletarako txartela eskuratu dute Helena Barrentxeak eta Aritz Erkiagak Munudko Pilota Txapelketaren 5. jardunaldian. Horrez gain, Euskal Selekzioa parapilota finalean ere izango da.
Euskal Pilota Selekzioa zesta-puntako banakako eta parapilotako finaletarako sailkatu da
Euskal Selekzioak zortzi partida jokatu eta horietako bost irabazi ditu, eta finalerako bi txartel lortu
Eskuz banakakoan, Gaizka Carregalek 10-4 eta 10-3 gainditu du Hernandez mexikarra. Binaka, Beñat Azketak eta Oier Elorzek 10-0 eta 10-2 irabazi diote Frantziari, eta finalean izango dira.
Bost garaipen zortzi partidatan, Euskal Pilota Selekzioaren jardunaldi historikoan
Euskal selekzioak buruz buruko eta binakako esku pilotan irabazi du, eta finalerako sailkatu da bietan. Garaipenak lortu ditu, halaber, emakumezkoen frontballean, gizonezkoen binakako zesta-puntan eta pala motzean.
Euskal selekzioak galdu egin du Sorozabal anaien AEBren aurka
Hirugarren jardunaldian, binakako zesta partiduan, euskal selekzioak galdu egin du AEBko selekzioaren kontra. Urreistik eta Ibarluzeak 8-15 eta 11-15 galdu dute Sorozabal anaien kontra. Parapilotan, Sergio Rodriguezek eta Edorta de Antak 15-2 eta 15-1 irabazi diote Herrera-Irazusta bikote argentinarrari, oso erraz. Gomazko paletan, Unai Sagarzazu 1-2 erori da Frantziako selekzioaren kontra.
Hiru garaipen lortu ditu Euskal Pilota Selekzioak, Munduko Txapelketako 3. jardunaldian
Maialen Aldazabalek eta Aritz Erkiagak Mexiko menderatu dute banakako zesta-puntan, eta Sergio Rodriguezek eta Edorta De Antak partida bikaina jokatu dute parapilotan, 36 metroko frontoian. Euskal selekzioak galdu egin du frontballean, binakako zesta-puntan eta gomazko paletan.
Euskal Selekzioaren garaipenak zesta-puntaren lehen egunean
Munduko Pilota Txapelketan Euskal Selekzioak atzo jokatutako 8 partidetatik 7 irabazi zituen, eta, kexkak uxatuta, puntistak primeran egokitu ziren Uruguaiko frontoi berrira.
Jokatutako zortzi partidetatik zazpi irabazi ditu Euskal Selekzioak
Abian da Munduko Txapelketa, Euskal Pilota Selekzioaren estreinakoa
Euskal Pilota Selekzioa lehen aldiz ari da parte hartzen selekzio ofizial gisa Munduko Txapelketa batean. Pilotarien artean ilusioa da nagusi.
Bi partida irabazita eta bat galduta ekin dio Euskal Pilota Selekzioak Argentinako Munduko Txapelketari
Nagore Martinek eta Julen Alberdik euren lehiak irabazi dituzte Munduko Pilota Txapelketako lehen jardunaldian. Gizonezkoen gomazko paletan, aldiz, Mexikoko ordezkariak Unai Sagarzazu eta Julen Loidi baino gehiago izan dira.
Euskal Selekzioko pilotariei harrera ofiziala egin diete Buenos Airesen
Euskal Selekzioko pilotariak Buenos Airesera iritsi ziren astelehenean. Asteartean harrera instituzionala egin diete Ibone Bengoetxea lehendakariordeak eta Jose Mari Mitxelena Euskal Federazioaren presidenteak. Euskal Selekzioa lehen aldiz ariko da ofizialki pilotako munduko txapelketa batean. Urriaren 15etik 25era bitarte jokatuko da, Argentinan eta Uruguain.
Pilotako Euskal Selekzioa Argentinara abiatu da, historian lehen aldiz Munduko Txapelketan ofizialki lehiatzeko
Euskal Selekzioko modalitate ezberdinetako pilotariak igande honetan abiatu dira Argentinan eta Uruguain jokatuko den Pilotako XX. Munduko Txapelketara. Zita historikoa izango da Euskal Selekzioarentzat, lehen aldiz lehiatuko baita ofizialki munduko txapelketa batean. Loiuko aireportuan hainbat lagunen agurra jaso dute, Gure Esku herri mugimenduak eta 7Baietz! elkarteak deituta.
Imanol Ibañez erabat osatu da, eta Munduko Txapelketako urrea du begiz jota
Euskal Pilotako Munduko Txapelketa jokatuko da Argentinan eta Uruguain, eta bertan izango da Imanol Ibañez palista. Bilbokoak ezker hankako akilesen tendoia hautsi zuen iaz, baina orain, lesioa atzean utzita, urrearen bila joango da atzelaria.
Euskal Pilota Federakuntzak 41 pilotari eramango ditu Argentinako eta Uruguaiko Munduko Txapelketara
Euskal Pilota Federakuntzak Argentinan eta Uruguain hilaren 15etik 24ra bitartean jokatuko den Munduko Pilota Txapelketara joango diren pilotariak aurkeztu ditu Gasteizen. Jose Mari Mitxelena presidenteak pilotarien aurkezpenean ohartarazi duenez, "ematen du euskaldunak garelako irabazita dugula, eta ez da horrela".
Euskal tiralariek sei domina lortu dituzte Munduko Txapelketan
Euskal Selekzioak bi domina gehiago lortu ditu Munduko Sokatira Txapelketan. 23 urtez azpiko neskek zilarrezko domina lortu dute, eta emakumezkoek brontzezko domina lortu dute 540 kiloko proban. Guztira sei domina poltsikoratu ditu Euskal Selekzioak txapelketa honetan.
Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du gizonezkoen 560 kilokoan, Munduko Sokatira Txapelketan
Euskal tiralariak ondo aritu dira finalean, Alemaniaren aurka, baina, azkenean, ezin izan dute urrea irabazi, eta zilarrarekin konformatu behar izan dute.
Jagoba Arrasate: “Helburua ez da partidak jokatzea, ofizialtasuneruntz pausoak ematea baizik”
Euskal Selekzioaren aldeko solasaldia egin da gaur. Bertan izan dira Jagoba Arrasate eta Oihana Azkorbebeitia, besteak beste. Berriatuarrarekin egon gara eta “kontzientzia sortu” behar dela adierazi du, baita “ekintzak egin behar direla” ere.
Euskal selekzioaren aldeko kontzentrazioak egin dituzte hainbat herritan
Euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde lanean ari den 7BAIETZ! plataformak kontzentrazioak deitu ditu Euskal Herriko hainbat udalerritan, Munduko Futbol Txapelketan euskal selekzioa ez dagoela presente gogoratu eta salatzeko.
AMPO Euskal Herritik Mundura txapelketaren egutegia, pilotalekuak eta ordutegiak
30 jaialdi inguruk osatuko dute txapelketa, maiatzaren 8tik ekainaren 7ra bitartean, Euskal Herriko hainbat herritan.