Baskonia
2025/11/12 - 00:00
Hapoel Tel-Avivek Baskoniaren bolada onari amaiera eman dio (114-89)
Talde israeldarrak saskiratze ugari lortu ditu Baskoniaren defentsa ahul baten aurrean. Arabarrek jarraian lortutako hiru garaipeneko bolada eten dute, eta israeldarrek euren une bikaina erakutsi eta Elijah Bryant buru izan duen erasoko jokoa aprobetxatu dute.
2025/11/10 - 20:15
Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatuko du asteartean Euroligako partida, Sofian
Galbiatiren taldeak txapelketa honetan jokatutako bederatzi partidetatik zazpi irabazi dituen talde bati aurre egin beharko dio. Euskal taldeak laugarren garaipena bilatuko du, aurreko hirurak jarraian lortu ondoren.
2025/11/09 - 17:40
Baskoniak galdu egin du Lleidan, 86-80, eta ezin izan dio bolada onari eutsi
Paolo Galbiatiren gizonak ez dira ondo sartu partidara, eta, bigarren zatian suspertu arren, ezin izan dute garaipena erdietsi, Hiopos Lleidaren aurka.
2025/11/06 - 23:48
Baskoniak hirugarren garaipena jarraian lortu du Euroligan Ivanovicek zuzendutako Virtusen aurka (87-76)
Dubai, Efes eta Teneriferen aurka etxean lortutako hiru garaipenekin joan den astean dinamika aldatu zuten gasteiztarrek, eta gaur bolada onari eutsi diote.
2025/11/05 - 20:20
Dusko Ivanovicen Virtus Bolonia izanen da Baskoniaren aurkaria Euroligan, ostegunean
Paolo Galbiatiren taldeak hiru garaipen lortu ditu jarraian, guztiak Buesa Arenan, eta bertan jokatuko du Italiako taldearen aurka.
2025/11/04 - 11:00
Endesa Ligako bosgarren jardunaldiko jokaldi hoberenak
Jokatu da Endesa Ligaren bosgarren jardunaldia, eta hemen ditugu 10 jokaldi onenak.
2025/11/02 - 23:07
Aste zoragarria izan du Baskoniak, Teneriferi ere irabazi dio eta (89-79)
Baskoniak erritmoz aldatu du atsedenaldian eta galdu gabe zebilen Laguna Tenerife garaitu du Endesa Ligako bosgarren jardunaldian (89-79).
2025/11/01 - 00:11
Baskoniak bigarren garaipena lotu du Europan, Efes garaituta (86-75)
Asteartean Dubairen aurka garaipena lortu ondoren, Gasteizko taldeak aste bikaina borobildu du Euroligan.
2025/10/28 - 23:46
Baskoniak Dubai menderatu du, 92-85, eta aurrenekoz irabazi du 2025-2026ko Euroligan
Paolo Galbiatiren gizonak partidako minutu gehienetan izan dira aurretik markagailuan, eta azken laurdenean garaipena gauzatu dute; horrenbestez, euskal taldeak, zazpigarren jardunaldian, lehen aldiz eskuratu du garaipena txapelketan.
2025/10/26 - 17:45
Baskoniak porrot egin du Murtziaren aurka (89-84)
UCAM Murtziak 89-84 irabazi dio Baskonia irregular bati, erreakzionatu arren jarraikortasuna falta izan baitzaio.
2025/10/24 - 01:42
Baskoniak garaipenik lortu gabe jarraitzen du Euroligan, Izar Gorriaren aurka galdu ondoren (90-72)
Paolo Galbiatiren taldea partidatik erabat atera da bigarren zatian, nahiz eta lehen bi laurdenetan serbiarrei aurre egin eta atsedenaldira aurretik joan.
2025/10/22 - 20:39
Baskoniak Euroligako lehenengo garaipena bilatuko du ostegunean, Belgraden, Izar Gorriaren aurka
Paolo Galbiatik hainbat baja dauzka taldean, Forrest eta Howard, adibidez. Gainera, Samanic taldetik joan da. Hala ere, Baskoniak Kurucs berreskuratu du eta Simmonsek debuta egin ahalko du.
2025/10/22 - 13:06
Luka Samanicek Baskonia utziko du, arrazoi pertsonalengatik
Jokalari kroaziarra joan den denboraldiaren hasieran iritsi zen Gasteizko taldera, eta udan 2026ra arte kontratua berritu zuela iragarri zuen.
2025/10/20 - 21:52
Kobi Simmons, Baskoniarekin debuta egiteko prest
Paolo Galbiatiren taldeko eskoltak estreinakoa egin ahalko izango du ostegun honetan, Belgraden, Izar Gorriaren aurka, Euroligan.
2025/10/19 - 22:49
Baskoniak bigarren garaipena lortu du jarraian, Granada menderatuta (80-83)
Baskoniak 80-83 irabazi dio Coviran Granadari etxetik kanpo jokatu duen partida, eta, ondorioz, bigarren garaipena lortu du jarraian Endesa Ligan. Norgehiagokaren bukaera oso parekatua izan da.
2025/10/18 - 15:57
Baskoniak Kobi Simmons basea fitxatu du bi hilabeterako
Jokalari estatubatuarra Txinako ligatik iritsi da, eta bi hilabetez egongo da Gasteizen, Trent Forrest eta Markus Howarden hutsunea betetzeko.
2025/10/18 - 02:02
Baskoniak bere historiako hasierarik txarrena du Euroligan (79-91)
Gasteizko taldeak bosgarren porrota jarraian jaso du txapelketa horretan.
2025/10/17 - 22:02
8.000 euroko isuna jarri diote Querejetari, epaileekiko errespetu faltagatik
Gasteizko taldeko burua aldageletara jaitsi zen Damir Javor, Luka Kardum eta Huseyin Celik epaileengana.
2025/10/16 - 13:05
Baskoniak Paris Basketball taldearen etxean galdu du, 105-87, eta garaipenik gabe jarraitzen du Euroligan
Frantziako taldea neurketa osoan zehar ibili zen aurretik markagailuan, baina euskal taldeak azken laurdenean ere izan zen irabazteko lehian. Trent Forrest lesionatu egin zen, eta bigarren zatian ezin izan zuen jokatu, eta Markus Howardek ere izan zituen arazo fisikoak.
2025/10/13 - 11:05
Trent Forrest Baskoniako jokalaria, Endesa Ligako 2. jardunaldiko onena
Horrez gain, jaurtiketa libreen marka hautsi du ACB ligan, hutsik egin gabe, Real Madrilen aurka saskiratutako 19 jaurtiketei esker.