Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kosner Baskoniak Bartzelonara bidaiatuko du Euroligan bisitari moduan lehenengo garaipenaren bila

Paolo Galbiatiren taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko du, azkeneko hauek Joan Peñarroya kaleratu zutenetik jokatu dituzten hamaika partidetatik hamar irabazi dituzte. Euskal taldea taldea konfiantzarekin ailegatzen da neurketara, Monakoren kontra, Buesa Arenan lortutako garaipenaren ondoren.

Paolo Galbiati Kosner Baskoniaren entrenatzailea
Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzailea; IRUDIA: EUROPA PRESS

Kosner Baskoniak Bartzelonara bidaiatuko du Euroligan bisitari moduan lehenengo garaipenaren bila, ostiralean, 20:30etan. Izan ere, euskal taldea, LDLC Asvel Villeburne taldearekin batera bisitari moduan Euroligan partidarik irabazi ez duten talde bakarrak dira. Paolo Galbiatiren taldeak, Bartzelonaren aurka jokatuko du, azkeneko hauek Joan Peñarroya kaleratu zutenetik jokatu dituzten hamaika partidetatik hamar irabazi dituzte. 

Bartzelonaren kontra garaipena lortzeko Baskoniak txapelketako bigarren saskiratzaile hoberena dauka taldean Timothe Luwawu-Cabarrot (19,7 puntu). Jokalari frantziarraren eta Clyburnen arteko dema partidako interes puntu handienetakoa izanen da.

Dinamika onaren eta sailkapeneko hirugarren postuan egon arren, Bartzelonak zaila ikusten du garaipena lortzea Baskoniaren aurka. Izan ere, Kataluniako taldeak hainbat jokalari min hartuta ditu, horien artean Juan Nuñez eta Sengelia, gainera, Nico Laprovittola eta Vesely zalantzan daude ostiralerako.

Beste alde batetik, Kosner Baskoniak ez du Tadas Sedekerskis hegal-pibota eskuragarri izanen, hau deialdietatik at jarraitzen du, eskuineko orkatilean daukan lesioaren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X