Kosner Baskoniak 93-108 galdu du Fenerbahceren aurka Buesa Arenan
Turkiako taldeak kanpotik lortutako puntuek Gasteizko taldearen nahiak zapuztu dituzte, etxekoek ezin izan baitiote bisitariei erantzun dueluaren azken fasean 10 puntuko errenta lortu ostean.
Kosner Baskonia vs Fenerbahce. Argazkia: EFE
Fenerbahcek Buesa Arenako magia hautsi du azken 15 minutuetan defentsan jardun den Kosner Baskoniaren aurka. Turkiako taldearen hirukoen zaparradak Gasteizko taldea zigortu du (93-108) Euroligan.
Trantsizioek eta baskoniarren abiadurak argi utzi dute partidaren hasieratik zein joko egin nahi zuen etxeko taldeak, lehen unetik saiatu baita jokaldi bakoitzean aurkariak baino abiadura handiagoa izaten.
Saskiratze truke baten ostean, Wade Baldwin eta Tim Luwawu-Cabarrot agertu dira. Kobi Simmonsen bi saskiraketek etxekoen alde itxi dute lehen laurdena, 28-24.
Hirukoek arnasa eman diote Paolo Galbiatiren taldeari, eta lehen aldea ireki du bigarren erasoan, baina Fenerbahcek azkar erreakzionatu du, eta buelta eman dio partidari, 53-53.
Markus Howard jokoan sartu da, 11 puntu jarraian lortuta, eta berriro lortu du aldea etxeko taldeak, erritmo biziagoan jokatuta (77-67).
Sarunas Jasikeviciusek zuzentzen duen taldeak 5-18ko partziala lortu du, eta aurretik heldu da azken laurdenera, 82-85.
Baskoniak ondo eutsi dio Turkiako taldeari, baina jokaldiak ez ditu nahi bezala burutu, eta Fenerbahcek lehen errenta handia lortu du.
Lau hiruko jarraian sartuta, bisitariek ondo bideratu dute norgehiagoka (87-99) partida amaitzeko bost minutu baino gutxiago falta zirenean. Hortik aurrera, etxeko taldeak besoak jaitsi ditu defentsan, eta aldea handitu egin da (93-108).
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Fariedek Baskoniaren barneko jokoa indartuko du
Pibot estatubatuarrak Panathinaikosekin Euroliga jokatu ondoren egingo du bat taldearekin.
Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita
Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.
Kosner Baskoniak lagunartekoa jokatuko du Leonen Real Madrilen aurka
Irailaren 5ean izango da, Urbano González Escapa I. Memorialaren barruan. Bertan, Elosua Leongo jokalari ohia omenduko da.
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.
Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Baugh, 26 urtekoa eta 1,91 metrokoa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago.
Galbiati eta Sedekerskis, hunkituta, Gasteizko jaietako txupinazoa bota aurretik
Felix Fernandez Kosner Baskoniaren kirol zuzendaria, Paolo Galbiati entrenatzailea, Tadas Sedekersis kapitaina eta Myriam Pereda klubeko zaleen ordezkaria izan dira Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazoa jaurtitzeko arduradunak.
Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.