Kosner Baskoniak 96-89 galdu egin du Bayern Munichi egindako bisitan
Gasteizko taldeak etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du txapelketa honetan, 13 hilabetez.
Kosner Baskoniak Bayern Munichen aurka galdu zuen asteazkenean, Euroligako fase erregularreko 20. jardunaldian; hala, 13 hilabete daramatza txapelketa honetan etxetik kanpo irabazi gabe. Baskoniarrek Andreas Obst eskoltaren lan bikaina pairatu zuen, 37 puntu saskiratu baitzituen.
Arabako taldeko jokalariek ongi ekin zioten partidari, Rodions Kurucs eta Matteo Spagnolori esker. Dena den, bidea berehala oztopatu zien Obstek, urruneko jaurtiketetan erabat asmatu baitzuen. Isiaha Mike jokalariak ere estutu zuen Baskonia, eta, hala, markagailuan Municheko taldea aurretik zela iritsi ziren lehen zatiaren amaierara: 24-19.
Bigarren laurdenean, Paolo Galbiatiren gizonak bizi kantxaratu zirenez, norgehiagoka berdindu zuten, nahiz eta akatsak ere egin egin zituzten. Ondoren, Obstek sartutako zortzi puntuek abantaila hori ezerezean utzi arren, Matteo Spagonolok eta Eugene Omoruyik errenta luzatu zuten, azken laurdenari dena aldeko zutela heltzeko: 60-69.
Baskoniarrak ez ziren gai izan erasotzaile alemaniarren lana eteteko, eta Isaiah Miken hiruko batek Baskoniaren aukerak bertan behera utzi zituen: 96-89.