Kosner Baskoniak Panathinaikos bisitatuko du, astearte honetan, Euroligan
Greziako taldea zortzigarren postuan dago, txapelketako 22 jardunaldi jokatu ostean. Kosner Baskoniak Errege Kopan izango dela baieztatu ostean jokatuko du Panathinaikosen aurka.
Kosner Baskoniak Panathinaikosen kantxan jokatuko du, astearte honetan, 20:15ean, Euroligako 2025-2026 denboraldiaren 23. jardunaldian; Endesa Ligan hurrengo Errege Koparako sailkatzea baieztatu ondoren eta ostiralean Fenerbahce bisitatu baino lehenago eginen du.
Greziako partidarako, Markquis Nowell minduta dago, eta Tadas Sedekerskis eta Markus Howard ere bai. Eugene Omoruyi jokatzeko moduan egonen da, ACBko lehian ez jokatu arren (belaunean min hartuta zebilen), eta Stefan Joksimovic gazteak osatuko du taldea.
Greziako taldearen aldetik, hain zuzen ere Baskoniaren aurkako partidan orkatilan jasandako zauri larriaren ondorioz, jakina zen Mathias Lessort baja izango dela. Kostantinos Mitoglurena gehitu zaio; azkeneko hori aste honetan bueltatu ahalko da, eskumuturreko lesioa osatuta duela. Kendirck Nunni dagokionez, Bayernen aurkako norgehiagokan orkatilan egin zuen lesioa dela eta, ez dakigu parte hartuko ote duen ala ez.
Zenbakien arabera, erasoan antzeko maila daukaten bi talde neurtuko dituzte elkarren indarrak. Alderik handiena defentsan izango da, Panathinaikos Kosner Baskonia baino fidagarriagoa izan baita txapelketan zehar, jasotako puntuetan eta jaurtiketen ehunekoak kontuan hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)