Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kosner Baskoniak Kobi Simmons berritu du, denboraldi amaierara arte

Paolo Galbiati Gasteizko taldeko entrenatzaileak akordioa ospatu du: “Jokalari garrantzitsua da, kantxan eta aldagelan”.

Kobi Simmons (Baskonia).
Kobi Simmons; IRUDIA: EUROPA PRESS

Kosner Baskoniak Kobi Simmons berritu du, 2025-2026 denboraldi honen amaierara arte, euskal taldeak astearte honetan, Valentzia Basketen zelaian jokatutako Euroligako partida amaituta jakinarazi duenez. 

Gasteizko taldeko entrenatzaile Paolo Galbiatik akordioa ospatu du: “Kobi Simmons mutil oso ona da, garrantzitsua da kantxan eta aldagelan. Talentua eta tamaina dauka gurekin jolasteko, oso pozik nago denboraldia gurekin amaituko duelako”, baieztatu du.

Simmons, 28 urtekoa bera, duela bi hilabete ailegatu zen Baskoniara, aldi baterako kontratua zuela, Gasteizko taldearen kanpoko lerroan zeuden lesioen ondorioz, eta kontratua denboraldi amaierara arte luzatu ahal izateko klausula batekin.

Estatubatuarrak taldean jarraituko duela kontuan izanik, Baskoniak EBkoak ez diren lau jokalari dauzka plantillan, baina Endesa Ligako partidetan soilik bi baliatu ahal ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X