Zesta-punta
Erkiaga eta Lekerika, Winter Serieseko sei edizioetan parte hartuko duten puntista bakarrak
Seigarren Winter Seriesa hastear dela, datu azpimarragarri bat eman digu Xabier Euzkitzek: Aritz Erkiaga eta Unai Lekerika dira edizio guztietan parte hartuko duten puntista bakarrak. Bien kalitatea eta goi-maila nabarmentzen du datuak.
2025-2026ko Winter Series, ehunekotan
2026-2027ko Winter Series lehia eta berdintasun handikoa izango da, hala izan zen iazkoa ere. Ana Ramosek txapelketako 5. edizioko hainbat datu plazaratu ditu.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko hiru tantorik onenak
Xabier Euzkitzek iazko Winter Serieseko hiru tantorik onenak erakutsi dizkigu. Lehenengoa, Urreistik egindako horma-bikoa. Bigarrena, Olharanen eskutik iritsi zen. Eta amaitzeko, onena, Barandikak ezker ukalondoa hautsi zuenean eginikoa.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko une esanguratsuenak
2026-2027ko Eusko Label Winter Series txapelketa ate joka dugu, eta iazko une esanguratsuenen errepasoa egin du Ane Muruamendiarazek. Horien artean, Erkiaga-Ibarluzea finalerdietatik kanpo geratu izana, bideo-arbitrajearekin izandako polemikak eta Johan-Basqueren garaipena, besteak beste.
Eusko Label Winter Series ikusteko bonuak zazpi minutuan agortu dira
Hala ere, urriaren 20tik aurrera jardunaldi bakoitzerako sarrerak erosi ahal izango dira, final handirako izan ezik.
2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko bonuak asteartean izango dira salgai
Zaleek urriaren 13ko 12:00etatik aurrera erosi ahalko dituzte, online. Jardunaldi bakoitzerako sarrerak urriaren 20ko 12:00etatik aurrera izango dira eskuragarri.
Erabaki dituzte Eusko Label Winter Serieseko multzoak eta finalaren data: otsailaren 13a
2026-2027ko edizioa urriaren 26an hasiko da, eta lehen jardunaldian bi partida jokatuko dira. Sarrerak eta bonuak urriaren 13an jarriko dituzte salgai, asteartez. Partidak ikusgai egongo dira ETB1en, ETBONen eta kirolakeitb.eus-en.
2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesen arituko diren zortzi bikoteak aurkeztu dituzte
Honako hauek dira: Barandika-Basque, Erkiaga-Salegi, Johan-Ibarluzea, Goixerri-Lekerika, Laduche-Manci, Olharan-Gorka, Goitia-Oyhenard eta Urreisti-Atain. Ostegunean, hilaren 8an, iragarriko dituzte zein multzotan arituko den bikote bakoitza, eta urriaren 26an hasiko da txapelketa.
Urrezko Gerrikoaren jabeen biharamun gozoa
"Neke pixka batekin, baina oso pozik" azaldu da Ihart Arakistain sopeloztarra. Atseden hartzea kosta egin zaiola onartu du Xabi Barandika gernikarrak, baina "poz-pozik" dagoela erantsi du. "Azkenaldian jokatutako partidarik onena izan zen", azpimarratu du Ihartek. Maiak bigarren Urrezko Gerrikoa jarraian eskuratu du, eta Barandikak, hirugarrena.
Maia, bere bigarren urrezko gerrikoaz: “Gazteena naiz, baina ikusten da grina daukadala”
Ihart eta Maiak irabazi dute Emakumezkoen Jai Alai Liga, Elaiari eta Arairi hiru jokotan irabazita (12-15, 15-10 eta 2-5). Ihartek bere lehen urrezko gerrikoa eramango du eta lehenengoen aurka irabazi izanaz pozik agertu da. Maiak, berriz, bigarrena du erreskadan, eta “urte askoan” horrela jarraitzea espero du 15 urteko atzelari gazteak.
Barandika-Basque eta Ihart-Maia bikoteek jantzi dute Urrezko Gerrikoa, Lauko Final handia irabazi dute eta
Gizonezkoen finalean, Barandikak eta Basquek bi jokotan (15-6 eta 15-12) hartu dituzte mendean Erkiaga eta Gorka. Emakumezkoen finala askoz lehiatuagoa eta estuagoa izan da; izan ere, irabazleek hiru joko (12-15, 15-10 eta 2-5) behar izan dituzte Elaia eta Arai garaitzeko.
Barandika, Jai Alai Liga irabazi berritan: “Inork ez zuen espero, ezta nik ere”
Barandikak eta Basquek lortu dute Jai Alai Ligako urrezko gerrikoa, Erkiaga eta Gorka bi jokotan garaitu ostean (15-6 eta 15-12). Basquek bere lehen gerrikoa lortu du, Barandikak, berriz, hirugarrena.
Nor izango da Jai Alai Ligako bikoterik onena?
Astelehenean, Donostiako Carmelo Baldan, Jai Alai Ligako denboraldiko bikoterik onena zein den ezagutuko dugu. Barandikak eta Basquek Erkiaga eta Gorkarekin neurtuko dituzte indarrak. Aurrelari bakoitzak beste bikotea jotzen du faborito.
Erkiaga: “Finalean bikain jokatu beharko dugu, Xabi eta Basquek gogor jarriko digute eta”
Aritz Erkiaga eta Gorka Sorozabal izango dira Lauko Finaleko bigarren finalistak, Urreisti eta Lekerika hiru jokotan garaituta (15-10, 13-15 eta 5-4). Gauzak horrela, txapelketan puntu gehien egin dituzten eta irabazteko faborito diren Barandika eta Basqueren aurka lehiatuko dira txapela lortzeko.
Erkiaga-Gorka eta Ihart-Maia bikoteek Lauko Finalaren final handirako txartela lortu dute
Erkiagak eta Gorkak Urreistiri eta Lekerikari irabazi diete hiru jokotan (15-10, 13-15 eta 5-4), bigarren finalerdian. Era berean, Ihartek eta Maiak Maite eta Frida mendean hartu dituzte hiru jokotan (15-6, 11-15 eta 5-4).
Ihart Arakistain: “Finalean partida polit bat jokatuta, txapela eraman dezakegu etxera”
Ihart Arakistain eta Maia Goikoetxea izango dira emakumezkoen Jai Alai Leagueren Lauko Finaleko bigarren finalistak, Maite eta Frida hiru jokotan garaitu ostean (15-6, 11-15 eta 5-4). Irabazleek Elaia-Arai bikotearen aurka jokatu beharko dute finala.
Elaia: “Garaipena lortu dugu, baina ez dut uste gure partidarik onena izan denik"
Elaia Gogenolak eta Arai Lejardik Jai Alai Leaguearen Lauko Finalean lehen garaipena lortu dute, Lur Lejardiri eta Oaia Otañori bi jokotan irabazita (15-7 eta 15-11). Horrela, Lejardi ahizpen arteko deman Arai Lurri nagusitu zaio.
Barandika-Basque eta Elaia-Arai bikoteak Lauko Finalaren final handian izango dira
Barandika: “Oraindik partida zailena falta zaigu, finala"
Barandikak eta Basquek Jai Alai Leagueko Lauko Finalaren lehen finalerdian garaipena lortu dute, Johan eta Manciri bi jokotan irabazita (15-11 eta 15-7), Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako partidan.
Jai Alai Ligako Lauko finala, irailaren 14tik aurrera
Jai Alai Ligako Lauko finala aurkeztu dute asteazken honetan, Donostian, Karmelo Balda frontoian. Datozen hiru astelehenetan jokatuko dute. Emakumezkoetan, Elaia-Arai, Maite-Frida, Ihart-Maia eta Lur-Oaia lehiatuko dira; gizonezkoetan, berriz, Barandika-Basque, Erkiaga-Gorka, Urreisti-Lekerika eta Johan-Manci.