Ikusmin handia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Label Winter Series ikusteko bonuak zazpi minututan agortu dira

Hala ere, urriaren 20tik aurrera jardunaldi bakoitzerako sarrerak erosi ahal izango dira, final handirako izan ezik.

Winter Series: zaleak, Jai Alain

Gernikako Jai Alai pilotalekuko harmailak, lepo beteta. Artxiboko argazkia: Eraman

Espero bezala, Eusko Label Winter Series bertatik bertara ikusi ahal izateko bonuak minutu gutxi batzuetan agortu dira, Jai Alai Newsek ohar labur batean jakinarazi duenez.

Txarteldegia 12:00etan ireki da eta 12:07rako ez zegoen bonurik eskuragarri.

Hala ere, urriaren 20tik aurrera jardunaldi bakoitzerako sarrerak erosi ahal izango dira, final handirako izan ezik.

Txapelketa urriaren 26an hasiko da, astelehenez, eta lehenengo jardunaldian bi partida izango dira: egun horretan, Urreisti-Atain vs Goitia-Oyhenard eta Erkiaga-Salegi vs Goixerri-Lekerika neurketak jokatuko dituzte.

Kontsultatu kirolakeitb.eus-en 2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko bikoteak, Winter Serieseko seigarren ekitaldiko multzoak eta xehetasun guztiak, eta Winter Serieseko egutegia. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X