ZESTA-PUNTA

Guardar
Quitar de mi lista

2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko bonuak asteartean izango dira salgai

Zaleek urriaren 13ko 12:00etatik aurrera erosi ahalko dituzte, online. Jardunaldi bakoitzerako sarrerak urriaren 20ko 12:00etatik aurrera izango dira eskuragarri.

Zaleak Winter Series

Eusko Label Winter Seriesen, Gernikako Jai Alaiko harmailak beti egoten dira beteta. Argazkia: Eraman!

2026-2027ko Eusko Label Winter Series txapelketa Gernikako Jai Alai pilotalekuan osorik ikusteko bonuak asteartean izango dira salgai, urriaren 13an, 12:00etan. Bonuren bat erosi bahi duten zaleek Eraman!-en web orrian sartu beharko dira, bertan izango baitira eskuragarri.

Noiz izango dira salgai Winter Serieseko bonuak?

Urriaren 13an, 12:00etan.

Non erosi Winter Serieseko bonuak?

Eraman!-en web orrian, hemen.

Noiz erosiko ahalko dira jardunaldi bakoitzerako sarrerak?

Astebete geroago izango dira salgai, alegia, urriaren 20an, asteartez, 12:00etan ere bai.

Txapelketa urriaren 26an hasiko da, astelehenez, eta lehenengo jardunaldian bi partida izango dira: egun horretan, Urreisti-Atain vs Goitia-Oyhenard eta Erkiaga-Salegi vs Goixerri-Lekerika neurketak jokatuko dituzte.

Kontsultatu kirolakeitb.eus-en 2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko bikoteak, Winter Serieseko seigarren ekitaldiko multzoak eta xehetasun guztiak, eta Winter Serieseko egutegia. 

Publicidad
X
Publicidad
X