Zesta-punta
Ihart eta Arai, Iron Cupeko lehen finalistak
Ihart Arakistain eta Arai Lejardi Iron Cupeko finalera sailkatu dira, finalerdietan Lur eta Oaia garaituz bi setetan (9-15 eta 10-15). Set hasieretako tantoak trabatu egin zaizkie, baina orokorrean partidaren agintea eraman dute. Datorren astean ezagutuko dute zein bikote izango den aurkaria.
Astelarra-Lekerika eta Goitia-Gorka bikoteek osatuko dituzte Iron Cupeko finalerdiak
Lehen partidan, Astelarra eta Lekerikak Libois eta Ibarluzea garaitu dituzte (15-11, 14-15 eta 5-2). Urreisti eta Basque izango dituzte aurkari finalerdietan.
Bigarrenean, Goitiak eta Gorkak bi setetan menderatu dituzte Erkiaga eta Manci (15-11 eta 15-8). Hala, Johan eta Atain izango dituzte aurkari finalerdietan.
Urreisti-Basque eta Johan-Atain, Iron Cupeko finalerdietara
Urreistik eta Basquek Iron Cupeko A multzoko lehen postua ziurtatu dute Goitia eta Gorka 8-15 eta 13-15 irabazi ostean. B multzoan, bestalde, Johan eta Atainek lehen berdina lortu dute Astelarra eta Lekerika 5-15 eta 8-15 irabazita.
Astelarrak ordezkatuko du Olharan Bilboko Iron Cup txapelketan
Jean Olharanek ez du Bilboko Iron Cup txapelketan parte hartuko, belaunean jasandako kolpe baten ondorioz.
Urreisti, Buruz Buruko txapeldun
Eñaut Urreisti zesta-puntako 2026ko buruz buruko txapeldun bihurtu da, Berriatuan jokatutako finalean Ludovic Laduche 6-12 eta 8-12 garaituta. Partida gogorra jokatu dute biek, eta azkenean bi setetan erabaki da irabazlea.
Erkiaga eta Manci faboritoak galtzaile, Iron Cupeko lehen jardunaldian
Urreisti eta Basqueren aurka galdu dute, 9-15 eta 5-15, A multzoko partidan. B multzoko estreinakoan, berriz, Johan eta Atainek 10-15 eta 12-15 garaitu dituzte Libois eta Ibarluzea.
Eñaut Urreisti eta Thibault Basque, All Starreko txapeldunak Donibane Lohizunen
Kiniela formatoan jokatutako finalean, Urreistik eta Basquek 34 puntu bildu dituzte; Tambourindeguyk eta Oyhenardek, 24; Bixentek eta Atainek, 12, eta Erkiagak eta Gorkak, 11.
Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal nagusitu dira Donibane Lohizuneko All Starren
Kiniela formatoan jokatutako finalean, Erikak eta Maialenek 43 puntu bildu dituzte 45 minutuan; Helenak eta Oaiak, 20; Papek eta Lizardik, 14, eta Laugiek eta Mercadiek, 11.
Getaria Winter Series Desafioa aurkeztu da
Aurkezpena Antxua egunarekin batera egin da. Desafioa datorren larunbatean, maiatzaren 2an, jokatuko da.
Hiru bikote gehiago, ostiralean hasiko den Iron Cup txapelketara
Ihart-Arai eta Elaia-Eneritz dira emakumezkoen kasuan; eta Libois eta Ibarluzea, gizonezkoenean
Ezusteko finala: Urreisti eta Laduche, Banakako txapelaren bila
Eñaut Urreistik eta Ludovic Laduchek larunbatean, maiatzaren 2an, jokatuko dute Banakako Txapelketako finala Berriatuan, Aritz Erkiaga txapelduna eta Johan Sorozabal faboritoa hurrenez hurren kanporatu ondoren.
Donibane Lohizuneko All Starraren finalak erabakita geratu dira
Donibane Lohizuneko All Starraren emakumezkoen kinielan, Erika eta Maialen sailkatu dira lehen postuan, eta Helena eta Oaia izango dituzte aurkari finalean. Gizonezkoetan, berriz, Tambourindeguy-Oyhenard eta Urreisti-Basque bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.
Bixente-Atain eta Erkiaga-Gorka, eta Pape-Lizardi eta Laugie-Mercadie, Donibane Lohizuneko All Starreko finalera
Astearteko kinieletan, bikote onenak izan ziren, eta, horrenbestez, finaletarako txartelak eskuratu dituzte; horiek datorren asteartean jokatuko dituzte, hilaren 28an.
Bilboko Iron Cup txapelketa maiatzaren 1ean hasiko da, emakumezkoen eta gizonezkoen sei bikoterekin
Kategoria goreneko txapelketa da zesta-puntako Liga profesionalean, eta 2.000 puntu eskuratuko dituzte bikote txapeldunek. Euskal Telebistak zuzenean emango ditu partida guztiak ETB 1 ON kanalean eta baita streaming bidez ere.
Iron Cup txapelketaren hirugarren edizioa, EITBn ikusgai
Iron Cup zesta-punta txapelketaren hirugarren edizioa aurkeztu dute astearte honetan, Bilbon. Maiatzaren 1etik ekainaren 5era, emakumezko lau bikote eta gizonezko sei arituko dira lehian. Partida guztiak EITB Median izango dira ikusgai.
Erkiagak kostata lortu du Banakako Txapelketan aurrera egitea
Aritz Erkiagak mendean hartu zuen Julen Basterra “Txanika” Berriatuako Mendibarrenen jokatutako Zesta-Puntako Banakako Txapelketa nagusian. Partidan bizi eta gogorra izan arren, hiru jokotan lortu zuen garaipena (6-12, 12-6 eta 5-3). Bestalde, Johanek Liboisi irabazi zion bi jokotan 12-8 eta 12-10 eginda.
Mariatxi talde batek, Imanol Lopezi, haren agurrean: “Erregea izaten jarraitzen dut”
Aitzuri pilotalekuan, Zumaian, Imanol Lopezek, zesta-punta profesionala utzita, eguneko protagonista nagusiak oparia jaso du: mariatxi talde batek El rey kanta eskaini dio, eta berak ere abestu du, osorik.
Imanol Lopez, hunkituta, bere agurrean: “Jarrai dezala kirol polit honen olatuak, merezi du eta"
Zumaiako atzelaria eskerturik agertu da: "Eskerrak guztiei, bihotzez, une honengatik, batez ere nire familiari". "Kirol honetan hainbeste urtez aritzea, niretzat, harro egoteko modukoa da", gaineratu du agurreko hitzaldian.
Imanol Lopez: “Poza sentitzen dut, asko disfrutatu dut, oso pozik nago”
Imanol Lopezek 2026ko Zumaia Jai Alai Master Seriesen esan dio agur pilota munduko haren ibilbide profesionalari, Aitzuri pilotalekuan, herriko jaietan, eta, gainera, azken txapela bat janztea lortu du; izan ere, Aritz Erkiagarekin batera, Jean Olharan eta Unai Lekerika aurkari, garaipena eskuratu du.
Imanol Lopez, Erkiaga lagun, txapeldun izan da bere agurrean
Erkiagak eta Lopezek bi jokotan (15-12 eta 15-10) irabazi diete finala Olharani eta Lekerikari, atzelari zumaiar handiaren azken neurketan. Emakumezkoen finalean, Elaia eta Frida nagusitu dira, hiru jokotan (15-9, 11-15 eta 5-2).