Pilota
Altuna finalerdietan izango da, Mungian Peio Etxeberria 22-10 garaitu ostean
Amezketako aurrelariak Javi Zabala izango du aurkari finalaurrekoan. Bi pilotariek finalerako txartela bilatuko du datorren ostiralean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Plekari, Iparraldeko pilota profesionalaren alternatiba berria
Iparraldeko pilota profesionaleko bigarren elkartea aurkeztu dute: Plekari. Pilotariak egungo egoerarekin kexu zirela eta trinketeak husten ari zirela ikusita, dauden beharrei erantzunez sortu dute elkartea. 24 pilotaritik 19k egin dute alternatiba honen alde.
Gabirondo A seriera Ezkurdiarekin batera; Elordi, Zabala eta Peio, berriz, B seriean
Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute gaur Iruñean. Uztailaren 5etik 14ra jokatuko da, Labriten eta Nafarroa Arenan. Arkaitz Gabirondok lehen aldiz jokatuko du A serian, Joseba Ezkurdia bikote duelarik.
Ansa II-Zubiri, Erremontariko txapeldun!
Ansa II-Zubiri bikoteak irabazi du “Erremontari” txapelketaren seigarren edizioa. Hiru jokotan garaitu diete Aldaberi eta Barrenetxea IV.ari (12-15, 15-12 eta 8-5). Bikote moreari ondo atera zaio prestatutako estrategia eta “sekulako txapela” bereganatu dute.
Ansa eta Zubiri, Erremontariko txapeldun, finala irauli eta Aldaberi eta Barrenetxeari irabazita
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea nagusitu dira lehen jokoan (12-15), baina bigarrenean Imanol Ansak beste martxa bat sartu du (15-12), eta Bereziartuko ordezkariek joko erabakigarria behartzea lortu dute. Hirugarrenean detaile txikiek erabaki dute neurketa.
Javi Zabala, bere aita eta botileroari: “Ez nazazu erotu, e?"
Horixe erantzun dio pilotari errioxarrak botilero lanetan aritzen den bere aitari, Joseba Ezkurdiaren aurka Altsasun jokatu duen partidan estrategia aldatzeko eskatu dionean.
Zabala 12-22ko emaitzarekin gailendu da azkenean eta San Ferminetako Lau t'erdiko txapelketako finalerdietarako sailkatu da.
Zabalak 12-22 menderatu du Ezkurdia, eta finalerdietarako txartela eskuratu du
Altsasun jokatutako San Fermin Torneoko final-laurdenetako partidan, Javi Zabalak 12-22 menderatu du Joseba Ezkurdia, eta finalerdietarako txartela eskuratu du.
Garaipen horri esker, uztailaren 3an Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko du finalerdia. Astelehenean Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak jokatuko duten partidaren irabazlea izango du aurkari.
Laso finalerdietan da, Jaka garaituta (18-22)
Gernika-Lumon jokatutako San Fermin Torneoko final-laurdenetako partidan, Unai Lasok 18-22 irabazi dio Erik Jakari. Lasok bikain hasi du partida, baina aldea lortu arren, Jakak 13-13koa jarri du markagailuan, 7 tanto jarraian eginda. Hortik aurrera, lehia parekatua izan da, 17-17ra arte, baina Laso nagusitu da azken txanpan, eta 18-22koarekin itxi du neurketa.
Garaipen horri esker, Peñaren aurka jokatuko du finalerdietako partida uztailaren 3an, Donostiako Atano pilotalekuan.
Goitia-Basque eta Txanika-Salegi, finalerdietara
Grand Slam-Jai Alai Leagueko hirugarren jardunaldian, Txanikak eta Salegik bi set behar izan dituzte Urreisti eta Gorka mendean hartzeko (8-15 eta 14-15). Goitia eta Basque ere bi setetan nagusitu zaizkie Javierri eta Zabalari (15-9 eta 15-9). Bigarren eta azken setean, markagailuan 2-1ekoa zegoela, Goitiak min hartu du ezker orkatilan, eta ordutik Basquek hartu du bikotearen jokoaren ardura. Hala ere, mina gorabehera, Goitiak tanto ikusgarri batekin itxi du partida, bigarren seta irabazita garaipena eskuratuz.
Peña II.ak 22-13 menderatu du Larrazabal, eta finalerdietara sailkatu da
Jon Ander Peñak 22-13 garaitu du Iker Larrazabal, Sestaon, eta San Fermin Torneoko finalerdietara sailkatu da. Hasiera oso parekatu baten ondoren (11-11), bigarren zatian Peña II.a nagusitu da. Finalerdietako aurkaria Jakak eta Lasok Gernikan jokatuko duten partidatik irtengo da.
Peio Etxeberriak 22-9 irabazi dio Iker Salaberriari eta final-laurdenetarako sailkatu da
Zenotzeko aurrelariak laster jarri du San Fermin Txapelketako partida bere alde, 11-2ko aldea lortuta, eta horri esker joko erasokorragoa egin ahal izan du Hernanin jokatutako partidaren bigarren zatian. Jokin Altunaren aurka arituko da hurrengo fasean, Mungian, astelehenean.
Goixerrik eta Lekerikak jantzi dute txapela Mungian, final zirraragarrian Erkiaga eta Gorka garaituta
Goixerrik Jai Alai Leaguen irabazten duen aurreneko txapela da. Lehen jokoan markagailuan agindu dute irabazleek, baina azken txanpan asko estutu dituzte Erkiagak eta Gorkak (13-15). Bigarren jokoan, galtzaileak izan dira aurretik, baina azkenean azken tantoak erabaki du (14-15).
Maite eta Maia, Mungia Master Serieseko txapeldunak, finalean Elaia eta Oaia bi jokotan jipoituta
Maite Ortiz de Mendibil arabarra eta Maia Goikoetxea bizkaitarra aise nagusitu dira bi jokotan (5-15 eta 5-15), eta txapela bereganatu dute. Elaia Gojenola aurrelari berriatuarrak eta Oaia Otaño atzelari mutrikuarrak ez dute inolako aukerarik izan.
Zabalak Dario hartu du mendean, oso partida gogorrean, eta final-laurdenetarako sailkatu da (22-21)
Astelenak hartu du norgehiagoka, Eibarko pilotalekuak bost hilabetez partidarik hartu gabe eman ondoren. Partidan 341 pilotakada izan dira, 63 minutuko lehia bizian. Buruz buruko txapelduna 21-18 irabazten ari zen, baina azkenean Zabalak lortu du garaipena. Bi pilotariek neka-neka eginda bukatu dute. Javi Zabalak Joseba Ezkurdiaren aurka neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan.
Finalistak konforme geratu dira aukeratutako materialarekin
Barrenetxea IV.ak, Aldabek, Ansa II.ak eta Zubirik “Erremontari” txapelketako finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute. Urdinek pilota biziak aukeratu dituzte, txapelketa guztian zehar bezala. Moreek, berriz, baxuagoa, arinagoa.
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal, epaile lanetan aitzindari
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal Galarreta pilotalekuaren historia luzean epaile lanetan aritu diren lehen emakumeak dira. Pilotariak dira biak eta epaile izatearen esperientziarekin gustora, erremontean ere saiatuko liratekeela adierazi dute.
“Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik ikusgarrienak.
Zabala, Peña, Jaka eta Etxeberria Caixabank Masterseko B Seriean arituko dira
Udako txapelketarik luzeena uztailaren 17an hasiko da Vianan. Javi Zabalak Morgaetxebarriarekin bikotea osatuko du B Seriean. Bestalde, Elordik eta Mariezkurrenak bikotea osatuko dute A Seriean, Altunak eta Imazek batera jardungo dute aurten ere, eta Dario Gomez buruz buruko txapeldunak Iztueta du bizkartzain. Finala urriaren 4an jokatuko da, Nafarroa Arenan.
Ansak eta Zubirik finalerdia hiru jokotan irauli eta finalerako txartela lortu dute
Imanol Ansa: “Oso partida zaila altxatu dugu; zorteko sentitzen naiz finala bizi ahal izateagatik”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik “Erremontari” txapelketako finala jokatuko dute Kemen Aldaberen eta Endika Barrenetxearen aurka. Ezkurra II-Azpiroz bikotea hiru jokotan garaitu ostean lortu dute hori (15-8, 14-15 eta 3-8).