Pilota
Lur-Alize eta Txanika-Salegi, Markina-Xemeingo finaletara
Txanikak eta Salegik ezustekoa eman eta Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerako txartela eskuratu dute. Kitarako jokoan gailendu zaizkie Urreisti eta Gorkari. Lehen jokoan 15-12 nagusi; bigarrenean 14-15 galdu eta azkenekoan 5-3.
Lurrek eta Alizek ere hirugarren seta behar izan dute Helena eta Maiari irabazteko. Lehen seta 15-14 galdu dute, bigarrena 15-14 irabazi eta azkenekoan, 5-1 jaun eta jabe izan dira.
Zabaletak eta Erasunek bigarrenez irabazi dute San Fermin Torneoa
Labriten jokatutako Emakume Master Cup zirkuituko San Fermin Torneoko Binakako txapelketan, Goiuri Zabaletak eta Itxaso Erasunek 22-8 menderatu dituzte Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertiz. Urdinak 1-2 aurreratu diren arren, hortik aurrera gorriak izan dira jaun eta jabe, eta nagusitasun osoz gailendu dira.
Laso-Iztueta faboritoek kostata gainditu dituzte Ezkurdia-Gabirondo (18-22)
Bikote gorria 13-8 aurreratu zen, baina 15na egin ostean, Gabirondok arazo fisikoak izan zituen, eta Laso eta Iztueta nagusi izan ziren.
Otxandorena eta Mitxeo, San Fermin Torneoko irabazleak
Eloy Otxandorena eta David Mitxeo dira erremonteko San Fermin Torneoko txapeldunak. 35-33 garaitu dituzte Matxin III.a eta Ion, pare bat alditan irauli behar izan duten partida gogorra jokatuta.
Peio Etxeberriak eta Zabaletak Larrazabal eta Albisu garaitu dituzte, 22-14
Partidaren zailtasuna nabarmendu du Etxeberriak: “Partida gogorra izan da eta hor egoten jakin dugu”.
Imanol Ansak ez du Summer Season torneoa jokatuko
Erremonteko Summer Season txapelketa aurkeztu dute. Lau bikotek hartuko dute parte larunbatean hasi eta hilaren 25ean amaituko den torneoan. Imanol Ansak ez du jokatuko “Oriamendiko zuzendaritzak hartutako erabakien kontra” egindako ekintza batzuen ondorioz, hala azaldu du Xabi Gonzalez kudeatzaileak.
Hondarribiko Grand Slama aurkeztu dute
Bihartik aurrera eta 9 ostiraletan zehar zesta puntako Grand Slamaz gozatu ahal izango da Hondarribiko Jostaldi Pilotalekuan. Hogeigarren edizioa berezia izango da. Gizonezkoetan 6 bikotek parte hartuko dute eta emakumezkoetan 4 bikotek. Finalak, abuztuaren 28an.
Jakak eta Mariezkurrenak 9-22 menderatu dituzte Ezkurdia eta Gabirondo
Jakak eta Mariezkurrenak izan dira nagusi Ezkurdia eta Gabirondoren aurka San Fermin Torneoan jokatutako kanporaketan: 9-22. Jakak onartu du lan handia egin behar izan dutela garaipena eskuratzeko.
Unai Laso: “Ez dut oraindik asko sinesten”
Unai Lasok egin duen esfortzuagatik buruko minez bukadu duela finala adierazi du: “kriston lehertua hartu dut gaur”. Asko sufritu duela ere esan du, eta “oso pozik” dagoela txapela lortzeagatik.
Horrelakoa izan da finaleko azken tanto ikusgarria
Unai Laso eta Jokin Altunaren arteko finaleko azken tantoa oso gogorra eta lehiatua izan da, partida osoa bezala.
Unai Laso borrokalariak 4 terdiko San Fermin Txapelketa irabazi du (20-22)
Aurrelari nafarrak final gogorra eta zirraragarria irabazi du Jokin Altunaren aurka Nafarroa Arenan.
Arrizabalaga-Bergara bikotea eta Gaminde nagusitu dira lehen jardunaldian
Enara Gaminde: “Gustura ibili naiz, ondo egin dut nire jokoa”
Enara Gamindek aise irabazi dio Madalen Etxegarairi 4 t’erdian. Laukiztarrak adierazi duenez “4 t'erdiko marra ahalik eta gehien topatzea, kantxa erdia hartzea eta hortik min egitea” da bere indargunea eta horrela jarraituko du estrategiak funtzionatzen dion bitartean.
Olatz Arrizabalaga: “Takadetako partida izan da; serio jarraitu dugu eta egindako lanarekin oso gustora”
Arrizabalaga-Bergara bikotea gailendu da Zabaleta-Mendizabali. Partida oso aldakorra izan da, baina azkenean 20-22 irabazi dute urdinek. Une frustragarri batzuk pasa dituzten arren, partidatik atera ez izanagatik eta lortutako emaitzarekin gustora geratu dira irabazleak.
Elaia-Arai eta Erkiaga-Atain bikoteak Markinako Grand Slameko finalera sailkatu dira
Markinako Grand Slameko finalerdietan, Erkiagak eta Atainek kitarakoan hartu dituzte mendean Goitia eta Basque. 15-12, 14-15 eta 5-3 nagusitu dira. Finala, Urreisti-Gorka edo Txanika-Salegi bikotearen aurka jokatuko dute.
Emakumezkoetan, berriz, Elaiak eta Araik, Erika eta Frida menderatu dituzte bi setetan. 15-11 eta 15-12 nagusitu dira. Lur-Alize edo Helena-Maia bikotea izango dute aurkari finalean.
Lasok eta Altunak jokatuko dute Sanferminetako 4 t’erdiko finala
Unai Lasok eta Jokin Altunak San Fermin torneoko 4 t’erdiko finalerako txartela lortu dute. Lehen finalerdian, Lasok 22-6 garaitu du Peña II.a. Askoz gehiago jokatu du eta aise gailendu da lehian. Bigarrenean, Altunak jokoa menpean zuela zirudien, baina azkenean gogor aritu behar izan da Zabala 22-17 menderatzeko.
Dariok ez du kantxetara itzultzeko eperik jarri nahi, “frustrazioa” saihesteko
“Hilabete eskasean zerutik infernura igaro naiz”, onartu du Aspeko aurrelari errioxarrak. “Konturatzerako, pilotalekuan pilota astintzen egongo naiz berriro”, esan du, itxaropentsu.
Dario Gomezek partzialki hautsita du eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua
2026ko Buruz Buruko txapeldunak asteazkenean hartu zuen mina, Irunen, Martijarekin batera Amianoren eta Mariezkurrena II.aren aurka zebilela. Ostegunean argitaratutako mediku txostenean, Aspek ez du zehaztu noiz arte izango den baja Dario, “bilakaeraren zain baitago”.
2026ko “Plazandreak” saioaren sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 6an hasi eta abuztuaren 10ean amaituko da. Binakako txapelketa bat eta lau t'erdiko beste bat izango ditu, eta Bilbon jokatuko da, Esperantza pilotalekuan.
Ansa: “Txapel honek badauka pisua garaitu ditugun aurkariak ikusita”
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri, “Erremontari”-ko txapeldunak, Miramonen izan dira gaur. Zubirik azaldu du ilusio berezia egiten dion txapela dela “Azken Erremontari eta, seguraski, nire azken txapelketa” izango baitira. Ansak Nafarroako Erremontista taldeari eskaintzen dio txapela. Izan ere, alargun geratzen dira erremontistak aurten eta haiek izan dira ateak iriki dizkietenak.