Esku-pilota
Tanto ikusgarria, Laso-Albisu vs Zabala-Martija partidan
Laso eta Albisu 5-4 ari ziren gailentzen, partidako hamargarren tantoa jokoan izan denean; orduan, Javi Zabalak sake ederra egin du, baina Jon Ander Albisuk bikain jaso, eta lau pilotariek tanto ikusgarria jokatu dute. Azkenean, urdinek eskuratu dute.
Lehen sakea… gorri, ala urdin? Txapa zutik gelditu da!
Astelenan, urtarrilaren 1ean, bitxikeria izan da: Laso-Albisu eta Zabala-Martija bikoteen arteko partida hasi aurretik, lehenengo sakea zein bikotek egingo zuen zehaztu behar zuen txapa zutik gelditu da, eta berriro bota behar izan dute.
Lasok eta Albisuk lidertzan sendo jarraitzen dute, Altuna eta Ezkurdia garaituta (10-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk 10-22 irabazi diete Jokin Altunari eta Joseba Ezkurdiari, Binakako Txapelketako 6. jardunaldian, Gasteizen. Urdinak nagusi izan dira, eta bosgarren garaipena lortu dute.
Zabalak eta Martijak Jaka eta Iztueta garaitu dituzte partida ikusgarri batean (20-22)
Javi Zabalak eta Julen Martijak hirugarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan, Adarragan, partida gogor batean Erik Jaka eta Martxel Iztueta 20-22 menderatuta. Urdinak atzetik joan dira markagailuan, norgehiagokaren azken txanpan emaitza irauli duten arte.
Etxeberriak eta Rezustak garaipen handia lortu dute Larrazabal eta Mariezkurrenaren kontra (22-19)
Peio Etxeberria eta Rezusta bikoteak 22-19 irabazi diete Larrazabal eta Mariezkurrena II.ari Barañaingo pilotalekuan.
Lehia, hasieratik amaierara oso parekatua, azken tantoetan erabaki da Etxeberriak eta Rezustak bikotearen bultzadari esker, azken txanpan oreka hautsi eta garaipena lortu baitute.
Elordik eta Zabaletak astindua eman diete Artolari eta Imazi (6-22)
Elordik eta Zabaletak nagusitasuna erakutsi dute hasieratik Artola eta Imazen aurka jokatutako partidan (6-22), Eibarko Astelena pilotalekuan. Hona hemen partidako azken tantoa eta irabazleen adierazpenak.
Baikoko eta Aspeko pilotariek Gabonetako mezua zabaldu dute
Enpresek bideo bana argitaratu dute, eta horietan pilotariek zoriontasuna opa diete zaleei, Gabonetarako eta urte berrirako.
Emakume Master Cup Binakako txapelketa, zazpi bikote martxoaren 22ko finalean banatuko diren txapelen bila
Ostiral honetan, Etxebarrin, eta igandean, Sopelan, hasiera emango zaio binakako txapelketari. Alize Sagardui 14 urteko goizuetarrak debuta egingo du Enara Gaminde txapeldunarekin bikotea osatuz. Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara iazko txapeldunordeek elkarrekin jokatuko dute aurten ere. Gainerako bikoteak Aldai-Arrillaga, Ruiz de Infante-Mendizabal, Zabaleta-Bertiz, Ibarrola-Erasun eta Etxegarai-Capellan izango dira.
Enara Gaminde, historia egin ondoren: "Oraindik sinestu ezinik nago"
Goizean zeukan azterketa egin ostean iritsi da EITBren hitzordura Laukizko txapeldun handia. Urte berean lau t'erdikoa eta binakakoa irabazi dituen lehen pilotaria da. Ez dira izan 2025 biribil honetan eskuratu dituen txapel bakarrak.
Lasok eta Albisuk aise menderatu dituzte Elordi eta Zabaleta (11-22)
Unai Laso eta Jon Ander Albisu indartsu ari dira Binakakoan, bostetik partida bakarra galdu baitute. Oraingoan ere, nagusitasun handiarekin irabazi dute, Elordi eta Zabaleta 11-22 menderatuta.
Peñak txartel beltza jaso du epaileari aurre egin eta gero
Serie B-ko Binakako Txapelketako partidan, Jon Ander Peñak atxiki egin duela adierazi du epaileak, eta tantoa kendu dio. Pilotaria ez da ados egon erabakiarekin, eta aurre egin dio. Ondorioz, txartel beltza jaso du.
Enara Gaminde, Lau t'erdiko txapeldun erakustaldia emanda (10-22)
Akatsik gabeko finala jokatu du Laukizko pilotariak, eta nagusitasun osoz gailendu zaio Amaia Aldairi. Gaurko garaipenarekin mugarria jarri du Gamindek, denboraldi berean Binakakoa eta Lau t'erdikoa irabazi dituen emakumezko lehen pilotaria baita.
Pilotarien Elkartea haserre agertu da esku pilotaren egoeragatik
Artolak eta Imazek garaipen handia lortu dute Altuna eta Ezkurdiaren aurka (16-22)
Iñaki Artolak eta Ander Imazek ez zuten ondo hasi Binakako Txapelketa, baina, pixkanaka, gora egin dute, eta larunbat honetan hirugarren puntua lortu dute Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia 16-22 menderatuta.
Azken 7 tantoak eginez irabazi diete Larrazabalek eta Mariezkurrenak Zabalari eta Martijari (16-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 16-22 irabazi diete Zabalari eta Martijari Binakako Txapelketako 5. jardunaldian. Atzetik hasi dira markagailuan, baina pixkanaka jokoa hobetu dute eta azken 7 tantoak urdinek egin dituzte.
Aspek Unai Alberdi fitxatu du hurrengo hiru urteetarako
23 urteko aurrelaria orain arte Baikon egon da, eta urtarrilean eginen du debuta enpresa berriarekin: “Aukera berri bat da, eta, aldi berean, ilusioz betetzen nauen erronka bat”, adierazi du Alberdi II.ak.
Xabi Tolosa: "Bukatu da nire ibilbidea"
Xabi Tolosa atzelari anoetarrak ezingo du pilotan jokatzen jarraitu, eskuin eskumuturreko lesioak eraginda. Elkarrizketa honetan azaldu du erabakia, nola sentitzen den argitzeaz gain.
Amaia Aldaik eta Enara Gamindek igandean izango dute jokoan Lau t’erdiko txapela
Txapelketako final handia asteartean aurkeztu dute; Gernikan jokatuko dute, Santanapen, 12:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean emango du, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
Aspe enpresak ez dio kontratua berrituko Xabi Tolosari, 12 urteko ibilbidearen ostean
Tolosak 2013ko abenduaren 20an egin zuen debuta, Beotibarren. Gainera, bi urtez jarraian lortu du B Serieko Binakako txapela, 2015ean eta 2016an.
Elordi-Zabaleta Binakako Txapelketako gorenean, Laso-Albisurekin batera
Elordi-Zabaleta eta Laso-Albisu bikoteak nabarmendu dira Binakako Txapelketako lau jardunaldi hauetan. Hiru garaipen lortu dituzte bi bikoteek eta sailkapenaren gorenean kokatu dira.