Pilotarien Elkartea haserre agertu da esku pilotaren egoeragatik
Frontoi bat, jendez beteta. Argazkia: EITB
Pilotarien Elkarteak ohar bat argitaratu du larunbat honetan bere sare sozialen bidez, esku pilota profesionalaren kudeaketak egun duen egoeragatik kezkatuta dagoela adierazteko.
"Pilotarien Elkartetik publikoki adierazi nahi dugu gure kezka pilota profesionalaren kudeaketa hartzen ari den norabideagatik, batez ere frontoiak beteta dauden eta zaleen erantzuna apartekoa den une honetan", dio oharrak.
"Pilotak frontoiak betetzen ditu, baina barrutik husten da" izenburupean, Aspe eta Baiko enpresetako pilotariak biltzen dituen elkarteak bere kezka agertu nahi izan du pilota profesionala hartzen ari den norabideagatik.
"Hainbat bilera egin ditugu eta kezka horiek adierazi ditugu, baina sentsazioa beti bera izan da: ez zaigu entzuten eta ez da benetako aldaketarik gertatzen", kritikatu dute.
Pilotarien esanetan, diru-sarrerek gora egiten duten bitartean, plantillen murrizketa, partiden murrizketak eta kirolaren garapenari jaramonik ez egitea sufritzen ari dira. Horien ustez, egoera horrek pilotari gazteenei egiten diela kalte handiena, gero eta gehiago eskatzen baitzaie denbora gutxiagoan.
Argitu dutenez, "ez da aldarrikapen pertsonala, hausnarketa kolektiboa baizik. Gure helburu bakarra pilotak funtzionatzen jarraitzea da, haztea eta etorkizun sendoa eta iraunkorra izatea, hori posible egiten dutenak zainduz eta zaleak errespetatuz".
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 17an hasiko da, eta urriaren 4an amaitu; finala Iruñean jokatuko dute, Nafarroa Arenan.
Etxeberriak eta Imazek Laso eta Martija menderatu dituzte, 18-22, eta CaixaBank Mastersko sailkapena are gehiago estutu dute
Peio Etxeberria Altuna III.aren ordez aritu da, Zarautzen; nafarrak eta Imazek bikotearen aurreneko puntua eskuratu dute, eta Lasok eta Martijak, ordea, bi puntu dituztela jarraitzen dute.
Elordik eta Mariezkurrena II.ak argi menderatu dituzte Ezkurdia eta Albisu, CaixaBank Mastersean (8-22)
Bikote urdina hasieratik izan da oso nagusi, Elizondon ostiral gauean jokatutako partidan, eta, hala, 3 puntu daramatza txapelketan; Ezkurdiak eta Albisuk, ordea, puntu bakarra dute sailkapenean.
Laso-Martija gailendu dira Zarautzen, Artola-Rezustaren aurka (20-22)
Lasok eta Martijak 20-22 hartu dituzte mendean Artola eta Rezusta, Zarautzen jokatu den Caixabank Masterseko laugarren jardunaldian. Txapelketako bigarren garaipena lortuta, sailkapeneko bigarren postua lortu du bikoteak.
Laso eta Iztueta nagusitu dira Donostia Hiria Torneoan
Lasok eta Iztuetak 19-22 garaitu dituzte Ezkurdia eta Zabaleta Donostia Hiria Torneoko finalean. Lehen tantoak gorrienak izan diren arren, partida berdindu egin da eta, azkenean, Baikoko bikotea nagusitu da.
Ezkurdia eta Zabaleta Donostia Hiria Torneoaren finalerako sailkatu dira, neurketa gogor, parekatu eta zirraragarria jokatuta (22-21)
Bikote nafarrak Jokin Altunak eta Beñat Rezustak osatutako bikote gipuzkoarra mendean hartu zuen asteazkenean, finalerdietan. Horrela, Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Unai Laso eta Martxel Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan, final handian. Bi finalak, Seriea A eta B, zuzenean eskainiko ditu EITBk, eta pilota jaialdia 21:00etan hasiko da.
Enara Gamindek etxean du falta zitzaion txapela: ‘Plazandreak' txapelketako Lau t´erdikoa
Gaminderen txapel mordoaren artean, azkena ere ikus dezakegu: ‘Plazandreak' txapelketako Lau t´erdikoa. Laukizko pilotaria Itsaso Erasun baino gehiago izan zen hasi eta buka. Hala ere, hobetzen jarraitu nahi du eta etorkizunerako helburua argi dauka.
Lasok eta Iztuetak Donostia Hiria Torneoaren finalerako txartela lortu dute
Aurrelari nafarrak eta atzelari gipuzkoarrak Peña eta Albisu hartu dituzte mendean, finalerdietan (22-12). Martxel Iztueta atzeko koadroetan nagusitu da, eta Bizkarretako aurrelariak ere atzean kargatu du jokoa. Ataun atzelariak ezin izan die aurre egin, eta bikote irabazleak abantaila hartu du markagailuan.
Emma Garcia aurkezlea, bere iloba Beñat Senarren jarraitzaile, Atano III.a pilotalekuan
Telebistako aurkezlea opor egun batzuk igarotzen ari da etxean, eta pilotaz gozatzera hurbildu da Donostiako pilotalekura. "Nahiko genukeena baino gutxiago gatoz, baina Aste Nagusiaz gozatzen ari gara", esan du. "Beñatek eta nire beste ilobak, Ikerrek, pilotara zaletu naute", aitortu du ordiziarrak. Senarrek eta Landak 22-14 galdu dute Amiano eta Ugartemendiaren aurka.
Enara Gamindek irabazi du ‘Plazandreak' saioko txapela, Itxaso Erasun finalean aise gaindituta (18-6)
Atzelari laukiztarrak pilota ezin hobeto mugitu du, eta sakez ere min handia egin dio aurkariari. Atzelari zizurkildarra ezinean ibili da partida osoan zehar.