Anoetako pilotaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aspe enpresak ez dio kontratua berrituko Xabi Tolosari, 12 urteko ibilbidearen ostean

Tolosak 2013ko abenduaren 20an egin zuen debuta, Beotibarren. Gainera, bi urtez jarraian lortu du B Serieko Binakako txapela, 2015ean eta 2016an.

Xabier Tolosa pelotari de Aspe zaguero

Xabier Tolosa anoetarra, Aspe enpresako atzelaria. Irudia: EITB

Aspe enpresak ez du Xabier Tolosa pilotariaren kontratua berrituko, azken 12 urteak Eibarko enpresan eman ondoren. Ohar labur batean, enpresak Anoetako atzelariaren ibilbidea eskertu du.

Tolosak 2013ko abenduaren 20an egin zuen debuta, Beotibarren, Jaunarenarekin batera, Lasa-Pascual bikotearen aurka. Ordutik, 482 neurketa jokatu ditu, eta bi urtez jarraian B Serieko Binakako txapela lortu du, 2015 eta 2016 urteetan.

Enpresaren arabera, Tolosak "publikoki eskertu" nahi izan dio Asperi urte hauetan jasotako tratua.

Zure interesekoa izan daiteke

Donostia-Hiria-Aspe-finalerdia-Ezkurdia-Zabaleta-vs-Altuna-Rezusta-22-21
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ezkurdia eta Zabaleta Donostia Hiria Torneoaren finalerako sailkatu dira, neurketa gogor, parekatu eta zirraragarria jokatuta (22-21)

Bikote nafarrak Jokin Altunak eta Beñat Rezustak osatutako bikote gipuzkoarra mendean hartu zuen asteazkenean, finalerdietan. Horrela, Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Unai Laso eta Martxel Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan, final handian. Bi finalak, Seriea A eta B, zuzenean eskainiko ditu EITBk, eta pilota jaialdia 21:00etan hasiko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X