Esku-pilota
Lasok eta Albisuk hamabigarren garaipena eskuratu dute, Zabala eta Martija ere menderatuta (22-19)
Lasok eta Albisuk hamabigarren garaipena eskuratu dute Zabala eta Martija menderatuta, Binakako Txapelketako 13. jardunaldian. Emaitza horri esker, gaurko garaileekin batera, Elordi eta Zabaleta finalaurrekoetara sailkatu dira, play-offak jokatu beharrik gabe.
Altunak eta Ezkurdiak play-offetarako txartela eskuratu dute, Jaka eta Iztueta garaituta (22-18)
Altunak eta Ezkurdiak 22-18 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta Binakako Txapelketako 13. jardunaldian. Partidaren hasieran urdinak 2-11 nagusitu diren arren, gorriak markagailua iraultzeko gai izan dira, eta, ondorioz, Artola eta Imaz txapelketatik kanpo geratu dira.
Elordik eta Zabaletak garaipen garrantzitsua lortu dute bigarren postua sendotzeko (22-18)
Elordik eta Zabaletak 22-18 irabazi diete Larrazabal eta Mariezkurrenari, Binakako Txapelketako 13. jardunaldian. Partida oso lehiatuta egon da, Mariezkurrenak min hartu duen arte.
Iker Larrazabal, ur-aparretan
Sailkapenaren estuasunak ikusita gaurko puntua oso garrantzitsua da bi bikoteentzat. Aspekoek Baikokoek baino puntu bat gehiago dute. Neurketa horri buruz hitz egiteko Iker Larrazabalekin izan gara.
Beñat Rezustaren muturreko bi egoerak, hilabete gutxitan
Iaz, Ezkurdiarekin batera, Binakako Txapelketan nagusi izan ostean, gainbehera egin du Rezustaren ibilbideak, eta ezin buelta emanda dabil aurten. Zer-nolako sentipenak dituen kontatu du elkarrizketa honetan, aurten bere faboritoak zein diren azaldu du.
Altunak eta Ezkurdiak pauso handia eman dute, Peña eta Imaz garaituta (22-15)
Altunak eta Ezkurdiak bosgarren puntua erdietsi dute Binakako Txapelketako 12. jardunaldian, Peña eta Imaz garaituta (22-15). Garaipen horri esker, sekulako pausoa eman dute play-offetarako; urdinak, berriz, lau garaipenekin geratu dira.
Laso eta Albisu berriro garaile, Elordi eta Zabaleta menderatuta (17-22)
Lasok eta Albisuk 11. garaipena lortu dute Binakako Txapelketako 12. jardunaldian, Elordi eta Zabaleta 17-22 menderatuta. Gorriak 9-5 aurreratu dira lehen erdian, baina urdinek 11-11ko berdinketa lortu dute gero, eta hortik aurrera nagusi izan dira.
Zabalak eta Martijak mendean hartu dituzte Larrazabal eta Mariezkurrena II.a (22-21)
Zabala eta Martija nagusitu dira Irungo Uranzu frontoian Larrazabalen eta Mariezkurrena II.aren aurka jokatu duten partidan. Zabala ez da sentsazio onekin atera kantxara, frontoi irregularra eta zaila dela iritzita, baina gorriak pozik atera dira partida gorabeheratsuan lortutako emaitzarekin.
Peña II.ak Artola ordezkatuko du eta Laso berragertuko da asteburuan
Jon Ander Albisu, Binakako Txapelketaz: “Kantxan gozatzen ari naiz”
Jon Ander Albisu Binakako Txapelketa ona egiten ari da Unai Laso aurrelariarekin batera. Emaitzak alde, Albisuk buruan du txapela lortzea, baina oraindik bide luzea du aurretik. Berarekin izan gara Ataunen, bere sorterrian.
Iñaki Artolak ezker eskuko laugarren hatza hautsi du
Baikok jakinarazi duenez, Alegiako pilotariak kolpea hartu zuen larunbatean Donostian jokatu zen Binakako Txapelketako partidan, eta falange distala hautsi zitzaion.
Peñak Lasoren papera bete du Altuna eta Ezkurdia garaitzeko (14-22)
Peña II.ak eta Albisuk 14-22 garaitu dituzte Altuna eta Ezkurdia Binakako Txapelketaren 11. jardunaldian. Baikoko bikoteak ziurtatuta zuen sailkapena, baina Aspekoak kontuz ibili beharko du azken jardunaldietan.
Karlos Arguiñano: "Gauzak bere tokian jarri nahi ditugu, modu onean; ez da inor kalean geldituko"
Bainet enpresako jabeak lasaitasun mezua igorri nahi izan die pilotariei eta pilotazaleei Bainetek Asperen kontrola hartu ostean.
Elordi eta Zabaleta nagusi, arazoek markatutako Artolaren itzuleran (6-22)
Elordik eta Zabaletak zazpigarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketako 11. jardunaldian, Artola eta Imaz 6-22 menderatuta. Partidak hasieran parekatua zirudien arren, Artolak kolpe txarra hartu du ezker eskuan, eta horrek neurketa desorekatu du.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak puntu baliotsua lortu dute Etxeberria eta Rezusta garaituz (16-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako 11. jardunaldian, P. Etxeberria eta Rezusta 16-22 garaituta. Azken horiek, aldiz, oso zail izango dute txapelketan aurrera egitea.
Peñak Laso ordezkatuko du igandean Iruñean
Lasok giharretako mina du hankan, eta Peña II.ak ordezkatuko du igande honetan Nafarroa Arenan jokatuko den Binakako Txapelketako 11. jardunaldian.
Unax Landa oiartzuarrak Madalensoron egingo du debuta, Baikorekin, igandean: “Ametsa da, oso pozik herrian izango delako”
Atzelariak 20 urte ditu, eta Agirrerekin batera jokatuko du, Bakaikoa-Morgaetxebarria bikotearen aurka. Debutak ilusio handia sortu du Oiartzunen.
Pelota Pro Ligaren proposamenaren gakoak
Hemendik aurrera, txapelketak taldeka antolatuko dituztela aurreratu du Pelota Pro Ligak, ohar bidez. Gakoak, bideo honetan.
Aspe, 48 txapel 28 urtean
Fernando Vidartek, Aspe enpresako administratzaile bakar oihak, akzio gehienak saldu dizkio Bainet enpresari. Gauzak horrela, Aspe Baineten esku geratu da. Aspe enpresaren lorpenak aztertu ditugu, 1998an sortu zenetik.
Pelota Pro Liga “taldekako lehiaketa sistema berri batean” ari da lanean
Aurreko EPEL izenekoak, ohar bidez, azaldu du nahi duela “pilotaren esparru geografikoa zabaldu, eta beste lurralde batzuetan bere presentzia hedatu, eta, halaber, gaur egun pilotaren presentzia ahuldu den horietan, jarduera indartu”.