Kirol-bideoak

Bilaketaren emaitza kopurua: 400
Iragazkiak
Ordenatu honela
Kirolak
Filtroak berrezarri
ZABALA FINALERDIETAN
LAU T'ERDIKOA

Zabala finalerdietara sailkatu da, Peña mendean hartu du eta (17-22)

2026/10/25 - 21:13

Zabalak 17-22 irabazi dio Peñari Logroñoko Adarragan, tentsioz, emozioz eta erritmo biziz betetako partidan. Tolosarra aurretik izan da markagailuan lehen zatian, baina errioxarrak eutsi egin dio lehiari, eta bigarren zatian nagusitasunez lortu du garaipena. Hala, Zabalak zuzenean eskuratu du finalerdietarako txartela, final-laurdenetako kanporaketa jokatu beharrik gabe.

Gainera, garaipen honekin Laso matematikoki kanpoan geratu da, eta Altunaren eta Peñaren arteko partida erabakigarria izango da hirugarren jardunaldian.

DEPOR ALAVES 25-10
F MOEVE LIGA

Alaves azken unean erori da Riazorren (2-1)

2026/10/25 - 21:04

Carmen Sobronek lehen zatian falta jaurtiketa baten bidez gola sartu eta Andrea Estebanen taldeak markagailuan aurrea hartu du. Hala ere, Laia Parerari ateratako txartel gorriak neurketaren norabidea aldatu du azken minutuetan. Coruñako taldeak jokalari bat gehiagorekin jokatzeko egoera baliatu du Milleneren golaren bidez berdinketa lortzeko. Hamar minutuko luzapenaren ostean, Lucía Pardok garaipenaren gola sartu du azken jokaldian. Kolpe gogorra hartu dute babazorroek; izan ere, Mendizorrotzatik kanpo puntuak ihes egiten utzi ditu berriro ere.

La suiza Lea Stern y el belga Yorben Lauryssen, ganadores del ciclocross de Ormaiztegi 2026
ZIKLO-KROSA

Lea Stern eta Yorben Lauryssen nagusitu dira Ormaiztegiko ziklo-krosean

2026/10/25 - 14:34

Lea Stern suitzarra eta Yorben Lauryssen belgikarra nagusitu dira Ormaiztegiko 54. ziklo-krosean.

Emakumezkoetan, Sternek 51 minutu eta 3 segundoko denborarekin bukatu du. Lucia Gonzalez izan da bigarren, 13 segundora, eta Sofia Rodriguez, hirugarren, minutu bat eta 26 segundora.

Gizonezkoetan, Lauryssen helmugaratu da lehen postuan. Gonzalo Inguanzo izan da bigarren, 36 segundora, eta Raul Mira, hirugarren, 36 segundora.

« 1 2 3 4 ... 20 »
3 - 20 de 400 albiste aurkituak.