Gorka Aranberri, azken metroetan: “Honetarako etorri zara, disfrutatu!"
Orioko patroiak arraunlari bakoitzari hitz batzuk zuzendu dizkio Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko azken metroetan.
Orioko patroiak arraunlari bakoitzari hitz batzuk zuzendu dizkio Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko azken metroetan.
Oriok 34. aldiz irabazi du Kontxako Bandera. Lehen jardunaldia bereganatu zuten, eta bigarren jardunaldian ere erakustaldia emanez lortu dute garaipena. Gainera, Gorka Aranberri patroiarentzat hamaikagarren bandera izan da, baina lehena balitz bezala astindu du.
Asier Zurinaga Bermeoko patroiak adierazi du “bidegabea eta gehiegizkoa” izan zela epaileek Bou Bizkaiari Kontxako Banderaren lehen jardunaldian ezarritako 3 segundoko zigorra, helmugaratzean Donostiarraren ontzia jo zutela ebatzita.
Orio garaile atera da igande honetan Kontxako Banderako bigarren jardunaldian ere. San Nikolas ontziak ez du lehen jardunaldian lortutako hiru segundoko abantailaren beharrik izan, eta, iaz bezala, bandera irabazi du. Gaurkoarekin, 11. Kontxako Bandera irabazi du Gorka Aranberrik.
Donostia Arraun Lagunakek aurreikuspen guztiak bete ditu, eta igande honetan Kontxako Bandera eskuratu du bosgarren aldiz. Horrela, Lugañene ontziko arraunlariek denboraldi historikoa osatu dute, aurtengo ekitaldian lehian izan diren estropada eta bandera guztiak irabazi baitituzte.
'Lugañene' ontziko arraunlariek aurreikuspenak bete dituzte eta aise nagusitu dira 2026ko Kontxako Banderan, bigarren jardunaldian ere erakustaldia emanda. Bosgarren Kontxako Bandera da Donostiako klubarentzat.
Donostia Arraun Lagunakek historia egin du berriro Kontxako badian. Nagore Osorok gidatutako eta Juan Mari Etxabek zuzendutako tripulazioak 2026ko Kontxako Bandera irabazi du, emakumezkoen arrauneko nagusitasun eztabaidaezina berretsiz. Lugañenek bosgarren bandera, laugarrena jarraian, eskuratu du.
Ezkurdiak eta Albisuk 22-20 garaitu dituzte Larrazabal eta Zabaleta CaixaBank Masters txapelketako 7. jardunaldiko partidan. Hala, momentuz, finalerdietarako txartela eskuratu dute, Lasok eta Martijak azken partidan egingo dutenaren zain.
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Mikel Landak 2026ko Espainiako Itzuliko 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta El Collado del Alguacil arteko 186,8 kilometroko etapa gogorra. Ikusi hemen lasterketako azken metroak.
Osasunako jokalariak Espanyolen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (0-2) Sadarren, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Autokritika egin du izan duten partida hasiera kaskarraz.
Arabarrak garaipen handia lortu du Espainiako Itzuliko 20. etapan gailenduta ia bost urte garaipenik lortu gabe igaro ostean. Landa malko artean helmugaratu da.
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.
Orio eta Donostiarra ontziek gizonezkoetan, eta Arraun Lagunakek emakumezkoetan, lan saioa egin dute Donostiako Badian, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldiaren atarian. Oriok bi segundoko aldea du Donostairrarekin, eta "Lugañenek", berriz, bederatzikoa Tolosaldearekin.
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Behin traineruak helmugara heltzen direnean eta egindako lan gogorraren ostean, barneko sentimenduak askatzen dira eta eztanda egiten dute, batez ere jomugan jarritako helburuak bete diren kasuetan. Lortutako garaipenek beti uzten dituzte irudi gogoangarriak Kontxako Badian. bandera astintzerakoan.
Elordik eta Mariezkurrenak 10-22 garaitu dituzte Artola eta Rezusta CaixaBank Masterseko 7. jardunaldiko partidan. Sailkapeneko liderrek bosgarren garaipena erdietsi dute, eta sendo jarraitzen dute buruan.
Badira zenbait egoera traineru batean talde-lan estua eskatzen dutenak, horietako bi ziabogak ondo ematea eta olatuak norberaren alde aprobetxatzen jakitea dira. Batek zein besteak arraunlarien eta patroiaren arteko koordinazio egokia eskatzen dute.
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Larunbatean, EA Sports Ligako 5. jardunaldian, Osasunak Espanyolen aurka jokatuko duen partidari begira, Luis Miguel Ramis gorritxoen entrenatzaileak esan du bere taldea ausarta izatea espero duela, eta Alavesen aurkakoan taldeari "oreka" falta izan zitzaiola onartu du.