Kirol gehiago
Maddi Marquet eta Luke Willian, Onditz Memorialean garaile
Igande goizean Donostian jokatutako Onditz Memorialean, 640 parte-hartzaile egon dira. Luke Willian australiarra nagusitu da gizonezkoen proban, eta atzetik, 9 segundora, Mikel Arrasate bizkaitarra helmugaratu da. Emakumezkoetan, Maddi Marquet donostiarra izan da nagusi, argi eta garbi, 8 minuturen aldea atera baitio bigarren sailkatuari.
Paul Inchauspek irabazi du Kiroletako Irekia
Paul Inchauspek irabazi du larunbat honetan Kiroletako Irekia, ATPko rankingerako balio duen txapelketaren 41. edizioa, finalean Oscar Weightman britainiarra 4-6, 7-6 (3) eta 6-3 mendean hartuta. (Bideoa, gazteleraz)
Nadia Erostarbe: “Izugarria da miretsi dudan hainbeste jenderekin egotea"
Zarauzko surflariak denboraldiaren lehen zatian egindako lana aztertu du, une bikaina igarotzen ari dela onartuta. Zarauztarra Championship Tourreko, Munduko zirkuiturik zorrotzeneko, sailkapen nagusiko top 10ean dago, lehen sei probak jokatu eta gero.
Nadia Erostarbe, hirugarren Championship Tourreko Saquarema Pro proban
Wyndham Clarkek irabazi du Estatu Batuetako Irekia, bere ibilbidean bigarrenez
Lau parraz azpitik eginda, Clarkek 2023an lortu zuen garaipena berretsi du. Txapeldunak Sam Burnsek baino kolpe bat gutxiago egin du; azken hori igandeko jardunaldia amaitu arte aritu zen irabazteko lehian. Jon Rahm, ostiralean txapelketatik at geldituta, munduko sailkapeneko hamargarren posturaino jaitsi da.
Mario Galiano andaluziarra gailendu da Meaztegin bigarrenez jarraian
Mario Galiano andaluziarra nagusitu da V. Bizkaia Openean, eta iaz bezala gailendu da Meaztegiko zelaian. Galianok nagusitasunez irabazi du 3 jardunaldietan, parretik behera 14 kolpe pilatuta. Alvaro Morales eta Marc Sabria 3 kolpera sailkatu dira, biak parretik behera 11 kolpeko txartela aurkeztuta. Augustako Mastersa birritan irabazi duen Jose Maria Olazabal 36. postuan sailkatu da.
Burdin Hesiko mendi lasterketa; memoria, elkartasuna eta kirola
Gamiz-Fikan Burdin Hesiko mendi lasterketa solidarioaren edizio berri bat jokatu da, lehiaketara ihes egiten ez duen baina bere izaera solidarioari eusten dion proba. Aurten, errekorra izan da, 1.200 parte-hartzailerekin. Garaipena Zaid Ait Malekentzat eta Sonia Vizcainorentzat izan da.
Rahmek ez du kortea pasatu AEBko Irekian
Bigarren jardunaldi gorabeheratsu baten ondoren, Barrikakoak 6 kolpe hartu ditu parearen gainean, eta bertan behera utzi behar izan du.
Kirol ekitaldiak eta beroa: “Hidratazioa da garrantzitsuena”
Iñaki Arratibel medikuak gomendio batzuk ematen dizkie kirola egiten dutenei bero handia egiten duen egunetan. Hidratazioaz gain, oso garrantzitsuak dira, elikadura, janzkera eta norberaren zentzua.
Jon Rahmek bigarren bukatu du eguna AEBko Irekian, lainoak baldintzatutako lehen jardunaldian 2 parretik behera eginda
Behin-behinean, euskal golf-jokalariak 4 kolpera du liderra, Wyndham Clark estatubatuarra. Meteorologia tarteko, txapelketa ia bi orduz gelditu behar izan dute. Rahmen 13 zulo jokatu ditu, eta zazpi lehiakiderekin dago bigarren postuan berdinduta.
Jose Maria Olazabal: “V. Bizkaia Openak etorkizun ona dauka; profesionalek zelaia eta txapelketa maite ditugu”
Jose Maria Olazabal, Augustako Mastersa bi aldiz irabazi duen jokalaria, V. Bizkaia Openeko kartelaren buru da, Espainiako Golf Profesionalaren Elkarteko (PGAe) zirkuituaren txapelketa garrantzitsuenetakoan. Olazabalekin batera, beste 145 jokalarik eman dute izena. Hondarribikoak ostegun honetan hasi den US Opena ere aztertu du, baita Jon Rahmek txapelketan izango dituen aukerak ere.
Donostiako Hipodromoaren 110. Udako Denboraldia aurkeztu dute
EITBk lankidetza hitzarmena berreskuratu du Donostiako Hipodromoarekin eta albistegi zein euskarri digitalean ikusgai izango dira Udako 110. Denboraldiko lasterketen laburpenak.
Rahmek hirugarren handia nahi du Estatu Batuetako Irekian, Shinnecock Hills zelai zailean
Barrikako jokalariak protagonista izan nahi du Scottie Scheffler eta Rory McIlroyren aurrean, besteak beste, zelai beldurgarri batean, Shinnecock Hillsen (New York).
Mattin Iñiguez eta Aner Bueno: “Mentalki prestatu gara, baita hagan ere; helburua disfrutatzea da”
Mattin Iñiguez eta Aner Bueno elkarren artean lehiatuko dira Pirinioetako zeharkaldian. Ez dute erronka makala aurretik, Hondarribia eta Port de la Selva herria lotzen dituzten 528 kilometro egingo dituzte korrikaz eta airez. Gainera, hogei herrialdeetatik etorritako mundu mailako kirolariak izango dituzte aurkari.
Angela Vilariño: “Buelta pixka bat kostatu zait, baina gutxinaka hobetzen ari gara eta oso pozik nago”
Angela Vilariño pilotua lehiaketara itzuliko da bost urteko etenaldiaren ostean. Europako Mendi Txapelketan lehiatuko da, eta “moldatzen” eta “lasterketaz lasterketa hobetzen” ari badira ere, “emakumezkoen kopa berriro ekartzen” saiatuko dela adierazi du hondarribiarrak. (Bideoa gazteleraz)
Egoitz Bijueskak brontzezko domina irabazi du Ostiako skateboarding Munduko Kopan
2028an Los Angelesen izango diren Olinpiar Jokoetarako bidean, World Skateko munduko zirkuituko lehen proba puntuagarria jokatu dute, asteburuan, eta Basque Teameko skaterrak hirugarren postua eskuratu du. Gainera, emakumezkoen finalean, Naia Lasok, Basque Teamekoa bera ere, zazpigarren tokia erdietsi du.
Ainhize Belarrek urteko 9a mailako laugarren bidea kateatu du Baltzolan
2026a urte aparta izaten ari da Atxondoko eskalatzaile gaztearentzat. 20 urte besterik ez izan arren, munduko eskalatzaile onenen artean kokatu da bere azken lorpenei esker, eta etorkizun oparoa du aurretik.
Higinio Rivero, Europako txapeldunorde esprint eta parakanoe modalitateetan
Bizkaiko piraguistak maila bikaina eman du Portugalen, Montemor-o-Velhon jokatutako Europako Piraguismo Txapelketan, esprint eta parakanoe modalitateetan, VL2-200 metroko proban bere marka pertsonalik onena eginez eta urrezko dominatik hamarren batera bakarrik geratuta.
Nazioarte mailako tenisa Euskal Herrira iritsi da
Euskadiko tenis zirkuitu profesionalak, bertakoak diren eta nazioarteko tenis egutegiaren barruan dauden txapelketak biltzen ditu. Guztira bost dira: Laukariz eta Kiroletako irekiak, Getxoko Nazioarteko Txapelketa eta emakumezkoen bi, kategoria biak batzen dituen Jolaseta eta Araba World Tenis txapelketa.
Igandean Laukarizekoarekin emango zaio hasiera.
Sandra Gomez, Red Bull Erzbergrodeoren azken fasean sartu den emakume bakarra
Sandra Gomez, muturreko enduroko munduko txapelduna, Red Bull Erzbergrodeo proban (muturreko enduroko probarik gogorrenetakoa) parte hartu duen emakume bakarra izan da.
Izena eman duten 1.100 motozaleetatik 15ek bakarrik amaitu dute lasterketa. Sandra Gomez ez zen amaierara arte iritsi, baina probaren azken fasera heldu den emakume bakarra izan da.