Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.
Salma Solaun, ezkerretik bigarrena, bere taldekideekin podiumean. Argazkia: EFE.
Salma Solaun gimnastika erritmikoko munduko txapeldun da Espainiako taldearekin, Ines Bergua, Andrea Corral, Andrea Fernandez, Lucía Muñoz eta Marina Cortelles taldekideekin batera.
Urrezko dominarekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetarako txartel zuzena ere lortu dute.
Gasteiztarrak eta bere taldekideek garaipena ziurtatu dute txapelketako bi paseetan ariketak bikain eginda eta guztira 57.450 puntu eskuratuta.
Podiumeko postuak eskuratzeko lehia estua izan da, eta dominak azken unean argitu dira, Japoniako taldeak 5 pilotako ariketa bukatu eta puntuazioa eskuratu ostean.
Azkenik, japoniarrek 28.150 puntu jaso dituzte azken ariketan, eta 56.700 puntu batu dituzte guztira, zilarra lortzeko. Brontzea, berriz, Brasilek lortu du, 55.500 puntu bilduta.