Kirol gehiago
2025/03/18 - 13:37
Ainhoa Salillas, Txuri Urdin: ''Presioari aurre egiten ikastea izan da erronka politena''
Ainhoa Salillas Txuri Urdin Donostiako izotz-hockey taldeko atezainak liga irabaztearen esperientzia nolakoa izan den kontatu du elkarrizketa honetan. Horrez gain, taldearen etorkizunaz ere mintzatu da.
2025/03/17 - 11:16
Niemann nagusitu da Singapurren; Rahmek bosgarren amaitu du
Joaquin Niemann txiletarrak irabazi du LIV Singapur torneoa, nagusitasunez. Koepka izan da bigarren eta Campbell hirugarren. Jon Rahm euskal golfistak bosgarren postuan amaitu du.
2025/03/17 - 00:02
ARGAZKIAK: Super Amara Bera Bera, Erregina Kopako txapeldun
Super Amara Bera Berak bederatzigarren Erregina Kopa irabazi du, hirugarrena jarraian. Granollersen jokatu den finalean erakustaldia emanda menderatu du Replasa Beti-Onak (21-30). Nafarroako taldeak, berriz, historia egin du, Erregina Kopako finala bere historian lehen aldiz lehiatuta.
2025/03/16 - 23:45
Txuri-Urdinek bigarrenez jarraian irabazi du Liga
Txuri-Urdinek izotz-hockeyko Iberdrola Liga bigarren urtez jarraian irabazi du, Majadahonda 2-3 menderatuta, bosgarren eta azken partidan. Donostiako taldeak historian hiru aldiz eskuratu du Liga.
2025/03/16 - 16:55
Txuri-Urdinek Liga irabazi du berriro
Irene Senacek zuzentzen duen taldeak 2-3 irabazi die madrildarrei bosgarren eta azken partida, eta Iberdrola Liga irabazi du horrela.
2025/03/16 - 16:24
Herri kirol munduaren berotasuna jaso du Luis Mari Bengoak
Bizkaitarra herri kirolen bultzatzailea izan da urteetan, eta erretiroa hartuko du laster. Urrezko Aizkolarien finalaren amaieran, omenaldia egin diote.
2025/03/10 - 20:02
Irati Idiakezek urrea eta zilarra irabazi ditu Snowboard Paralinpikoko Munduko Txapelketan
Gipuzkoarraren bigarren munduko txapela da snowboardcross modalitatean, 2023an Gironan irabazitakoaren ostean.
2025/03/09 - 23:00
Txuri Urdinek Majadahondari irabazi dio, eta Ligako finala larunbatean erabakiko da
Txuri Urdinek Ligako finaleko laugarren partiduan Majadahondari irabazi behar zion aukerei eusteko, eta Donostiakoak 3 eta 2 nagusitu dira penaltietan. Haizea Fernandez de Romarategi eta Maria Sierra atezaina nabarmendu dira. Datorren larunbatean jokatuko da azken partida, Majadahondan.
2025/03/09 - 18:53
Jon Rahmek seigarren egin du LIV Hong Kong txapelketan
Barrikakoak gaizki hasi zuen txapelketa, lehen jardunaldia 29. postuan amaituta, baina bigarrena 7. amaitu zuen eta 6. sailkatu da azkenean.
2025/03/08 - 23:32
Txuri Urdin, irabaztera behartuta
Txuri Urdinek galdu egin du Majadahondaren kontra Iberdrola Ligako finaleko hirugarren partida (0-3), eta kanporaketa irauli beharko du.
2025/03/04 - 23:00
Abian da Gasteizko Parabadmintoneko Txapelketa, igandera arte
Aranalde kiroldegian ari dira jokatzen, eta, guztira, 30 herrialde baino gehiagoko 210 kirolari izango dira bertan. Laugarren ekitaldia du, eta nazioarteko zirkuituko ezinbesteko hitzorduetako bat da.
2025/02/28 - 17:23
Unai Cilleruelo nabigatzailea, belari buruzko mitoak ezeztatzen
Unai Cilleruelo nabigatzailea munduko txapelduna izan zen 2023an ORC iraupen luzeko belako C klasean; iaz, ordea, ez zuen zorterik izan. Orain, 2025eko munduko txapelketa prestatzen ari da. Belari buruz mito asko daudela eta, orokorrean, kirol horri buruzko ezagutza falta dela adierazi digu.
2025/02/27 - 19:10
Ibai Perez: ''Uste dut partida oso parekatua izango dela''
Roman Maldonado eta Ibai Perez Dan Necolen eta Oier Alkortaren aurka arituko dira gaur, ostirala, Mungian, Urrezko Pala Pro txapelketako bigarren jardunaldian. Neurketaren atarian, Ibai Perezekin izan gara. Jaialdia zuzenean izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, 19:00etatik aurrera.
2025/02/20 - 12:55
Alex Anasagasti: ''Crossfitak kateatu egiten zaitu dibertigarria delako, maila guztietarako aproposa da''
Alex Anasagasti donostiarra Espainiako atletarik sasoikoena izan zen 2018an eta 2019an. Bi aldiz hartu du parte Crossfit Games txapelketan, alegia, crossfitaren Mundialean, eta Estatuan aurreneko atleta izan da gizonezkoen banakako proban lehiatzen.
2025/02/18 - 14:28
Alazne Aurrekoetxea, itsasoa bizimodu duen paddelsurfista
Alazne Aurrekoetxea paddlesurfista eta influencerra ere bada. Surfean hasi zen, baina paddle surfak maitemindu egin zuen. Hala, bada, paddle surfeko Europako txapelduna da, eta EITB Mediarekin hitz egin du praktikatzen duen kirolari buruz.
2025/02/18 - 13:41
Amaiur Alfaro nabigatzailea protagonista, aste honetako ''Helmuga'' saioan
Amaiur Alfaro elkarrizketatuko dute aste honetako "Helmuga" saioan. Nabigazioan nola hasi zen kontatuko du, baita zer-nolako sentipenak eragiten dizkion ere.
2025/02/17 - 22:09
Marta Riba eta Dani Izquierdo nagusi, Bandres-Karolo memorialean
Izquierdo kataluniarra Nahia Quincocesen eta Uxue Fraileren aurretik hemugaratu zen. Euskal Herriko Txapela Quincocesek jantzi zuen. Gizonezkoetan, Dani Izquierdo soriarra Asier Labairu eta Ander de Miguel nafarrei gailendu zitzaien. Euskal Herriko txapela Labairuk lortu zuen.
2025/02/16 - 20:19
Juan del Campok eta Aingeru Garaik munduko 30 onenen artean amaitu dute eslalom proba
Juan del Campo eta Aingeru Garai bizkaitarrek 23. eta 29. postuan amaitu dute Munduko Eski Txapelketako Eslalom proba, Saalbachen (Austria). Loic Meillard eskiatzaile suitzarra izan da garailea.
2025/02/15 - 20:03
Hiru hilabeteko zigorra ezarri diote Sinnerri dopinagatik
Montecarloko eta Madrilgo Sunshine Double txapelketak galduko ditu, eta Erromako Mastersean itzuliko da.
2025/02/14 - 20:01
Yaman Mjahed: ''Nire ametsa errealitate bilakatzen ari naiz''
Yaman Mjahed borroka-arte mistoetan lehiatzen den borrokalari euskalduna da. Larunbat honetan, otsailak 15, Miribillan lehiatuko da, eta Arrasatekoa kartelburu bezala arituko da Richard Jacomeren aurka.