Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Britainiar Irekian
Nafarra bere mailarik onenetik urrun egon da, eta parretik gora 6 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean eta parretik gora 3koa ostegunean.
Carlota Ciganda golf jokalariak ezin izan du kortea gainditu Britainiar Irekian, lehen bi jardunaldien ostean. Nafarra bere maila onenetik urrun egon da. Parretik gora 6 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean, eta parretik gora 3koa aurkeztu zuen bezperan; guztira 151 kolpe batu ditu.
Ryu Haeran hegokorearrak (azken bi txapelketa nagusien irabazlea) 135 kolpe bilduta bukatu du jardunaldia (7 parraren azpitik), ostiralean 69 kolpeko (-2) txartela aurkeztu ostean.
Liderrak kolpe batera du Shiho Kuwaki japoniarra, eta bira ditu Yealimi Noh estatubatuarra eta Atthaya Jeeno Thitikul thailandiarra.