Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Jon Rahm, artxiboko argazkia. EFE
Lucas Herbert jokalari australariarra izan da nagusi igande honetan, Erresuma Batuko LIV Torneoan, Saudi Arabiako golf ligan. Gainera, marka berria ezarri du, lau jardunaldiak orain arteko emaitzarik txikiena eginda, -30ekin, alegia.
Lan bikaina egin du Herbertek. Lehen egunean, par azpitik 11 kolpe egin eta gero, lehen postuan jarri zen eta hor jarraitu du txanda guztietan. Hartara, LIV ligako bigarren txapelketa eskuratu du, joan den maiatzean Virginian (AEB) ere irabazi baitzuen.
Jon Rahm euskal golfariak 23. amaitu du lehia. Hiru birdie egin zituen ibilbidearen lehen erdian, baita bogey bat ere, 16. zuloan. Orotara, par azpitik 4 kolperekin bukatu du. LIV ligan daramatzan hiru denboraldietan izan duen emaitzarik txarrena da. Dena den, LIV ligako lehen tokian jarraitzen du Barrikakoak, bi jardunaldiren faltan.
Te puede interesar
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.