Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan
Alex Segurak eta Oier Diazek agur esan diote lehiari.
Miren Lazkano eta Klara Olazabal. Argazkiak: Basque Team.
Kanoen txanda iritsi zen atzo Oklahomako Munduko Txapelketan. Lau palista izan genituen lehian: Oier Diaz eta Alex Segura, gizonezkoen taldean; eta Miren Lazkano eta Klara Olazabal, emakumezkoenean.
Nazioarteko lehiaketetan emakumeek eskarmentu handiagoa dute, eta lehen proba gainditu eta finalerdietan sailkatu ziren. Miren Lazkanok 15. postua lortu zuen, jaitsiera garbia eginez, penalizaziorik gabe, eta kronoa 97:45ean geldituta. Klara Olazabal ere hurrengo faserako sailkatu zen, 22. postuan, 99:59ko denborarekin eta penalizaziorik gabe.
Gizonen kasuan, ordea, ez zuten zorte onik izan. Alex Segura bikaintasun proeiktuko kirolariak debuta egin zuen Munduko Txapelketa absolutuan, 53. postuan amaitu zuen, 7. eta 20. ateetan ukituak egin zituen, 97:12ko denborarekin. Oier Diazek, bere aldetik, subluxazioa egin zuen sorbaldetako batean, horrek jaitsiera nahi bezala amaitzea eragotzi zion, eta lehiaketatik kanpo utzi zuen ondo-ondo egiten ari zen denboraldian, Munduko Kopan jokatutako final gehienetan sartu baita.
Oierren lesioa dela eta, gizonak ezin izan ziren lehiatu arratsaldean patruilen txapelketan. Irungo palista saiatu zen, baina sorbaldak ezin izan zuen jasan. Alex Segurarekin eta Miquel Traverekin lehiatu behar zuen. Emakumeen kasuan, Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek, Nuria Vilarrublarekin batera 5. postuan bukatu zuen taldekako jaitsiera. Eslovakiak, Txekiak eta Frantziak eraman zituzten urrea, zilarra eta brontzea, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.