Janire Gonzalez-Etxabarrik irabazi du Boardmasters Yeti Pro txapelketa
World Surf Leagueko (WSL) Qualifying serieetako (QS) YETI Pro QS 4.000 txapelketa Fistral Beachen, Kornuallesen (Ingalaterra), jokatu da. Gaurkoa surflari zumaiarraren bigarren garaipena da Qualifiying serieen aurtengo zirkuituan.
Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarra, pozarren, Boardmasters Yeti Pro txapelketan. Argazkia: Basque Team
World Surf Leagueko (WSL) Qualifying serieetako (QS) YETI Pro QS 4.000 txapelketa asteazkenean hasi zen Fistral Beachen, Kornuallesen (Ingalaterra). Emakumezkoen koadroan Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarra izan da txapelduna, iaz txapelketa irabazi zuen ahizpa Annetteri lekukoa hartuta, Basque Team Fundazioak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Surflari gipuzkoarrak erakutsi du denboraldi honetako eragozpenak atzean utzia dituela, eta gainera aurrekoetan lortu ezin geratu zena lortu du (Hegoafrikako Ballito Pro eta Huntington Beacheko Lexus US Openen ere ibili zen).
Janirek, egungo Munduko txapeldunak, ez ditu emakumezkoen koadroko lehen bi kanporaketak jokatu behar izan, eta 32 onenen artean sartu da gaur lehian. Bere txandako onena izan da, 10,17ko puntuazioarekin.
Final-laurdenetan kanporaketa konplexuagoa izan da. Janirek bigarren postua lortu du 13,17ko puntuazioarekin. Arnasa hartzeko astirik gabe iritsi da eguneko hirugarren kanporaketa, finalerdiak, lau surflari hartu dituen txanda batean.
Clemence Schorsch frantziarraren olatuak izan dira onenak, eta 13,33ko puntuazioa lortu du, eta Gonzalez-Etxabarrik jarraitu dio, 11,50eko emaitzarekin. Van Der Huls nederlandarrak eta Sarah Leiceagak agur esan diote lehiari txanda horretan.
Finalean, Nahia Milhau frantziarra 4,97ko eta 5,23ko olatuekin ondo hasi bada ere, Janire Gonzalez-Etxabarrik 5,50eko olatu batekin erantzun du, eta handik gutxira 6,60ko bat egin du.
Gaurkoa Janire Gonzalez-Etxabarriren bigarren garaipena da Qualifiying serieen aurtengo zirkuituan, Pro Taghazout Bay txapelketan lortutakoaren ondoren. 2026ko Challenger serieetan, oraingoz, 17. postua poltsikoratu du Ballitoko irekian, eta 33.a, Lexus USen.
Zure interesekoa izan daiteke
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.
Julen Saenz de Ormijanak historia egin du Europako Trial 26” txapelketan
Julen Saenz de Ormijana arabarra Europako txapeldun izendatu da elite Trial 26” mailan, Valvergen (Frantzia) egindako txapelketan. Pilotu gasteiztarrak adierazi du oraindik “sinetsi ezinda” dagoen arren, hurrengo asteko Munduko Kopan lehiatzeko “oso prest” dagoela.