Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Alazne Aurrekoetxea. Argazkia: EITB
Alazne Aurrekoetxea Europako txapeldun bihurtu da atzo Salinasen (Asturias), paddle surfean bere kirol ibilbideko garaipen garrantzitsuenetako bat lortuta. Euskal surflariak nagusitasun osoz irabazi du SUP Surf Women kategoriako finala: 13,86 puntu eskuratu ditu guztira, puntuazioa 9,33 puntuko olatu ikusgarri bati esker borobilduta.
Aurrekoetxeak maila bikaina erakutsi du berriro ere, teknika, itsasoaren irakurketa eta sendotasuna uztartuz. Europako titulua sasoi betean iritsi zaio, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ostean. Hala, bi titulu garrantzitsu eskuratu ditu oso denbora gutxian.
"Amets bat bete dut. Urteetako lanaren, ahaleginaren eta esfortzuaren emaitza da honaino iritsi izana. Oso harro nago egindako bideaz. Eskerrik asko nire taldeari, familiari, babesleei eta hasieratik nire alde egin duten guztiei. Titulu honek asko esan nahi du niretzat, eta motibazio itzela da lanean jarraitzeko eta hurrengo erronkei ilusioz heltzeko”, adierazi zuen Aurrekoetxeak Europako titulua lortu ostean.
Garaipen honekin, Aurrekoetxeak bere palmares bikaina handitzen jarraitzen du, eta Espainiako Estatuko surfaren erreferente nagusietako bat dela berretsi du. Europako txapeldunak konfiantzaz eta ilusioz egingo die aurre nazioarteko hurrengo erronkei, garaipen berriak lortu eta kirolari gisa hazten jarraitzeko asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.
Julen Saenz de Ormijanak historia egin du Europako Trial 26” txapelketan
Julen Saenz de Ormijana arabarra Europako txapeldun izendatu da elite Trial 26” mailan, Valvergen (Frantzia) egindako txapelketan. Pilotu gasteiztarrak adierazi du oraindik “sinetsi ezinda” dagoen arren, hurrengo asteko Munduko Kopan lehiatzeko “oso prest” dagoela.