Kirol gehiago
San Fermin Ikastolako bost ikasle, Munduko Xake Txapelketara
Iruñeko San Fermin ikastolako kideak Armeniara joango dira asteburu honetan, bertan eskola mailako Munduko Txapelketa jokatzeko.
Simone Ragusi italiarra entrenatzaile eta hamar jokalari berri, Ampo Ordizian
Igande honetan bertan hasiko den denboraldi berrira begira aurkezpen ofiziala egin du talde gipuzkoarrak. Simone Ragusi italiarrak zuzenduko du taldea datozen bi denboraldietan. Aurreko denboraldian final-laurdenetan galdu zuten ligako play-offa, eta aurten are zailagoa izango da, ligak hamar talde baino ez baititu izango.
Natxo Gonzalezek Men’s Ride of the Year saria jaso du, Irlandako Mullaghmore Headen hartu zuen olatu batengatik
Surflari plentziarrak 2025eko abenduan lortu zuen olatu hori hartzea; golardoak nabarmentzen du urtean surflari gizonezkoek hartutako olaturik onena.
Nadia Erostarbe Championship Tourreko azken faserako sailkatu da
Basque Teameko surflariak, Estatu Batuetan Lexus Trestles Pro jokatuta, World Surf Leagueko goreneko mailako hamalau onenen artean sartzea lortu du; hala, denboraldi-ondokoan arituko da.
Beñat Fernandezek Red Bull Rookies Cup irabazi du: “Azken lasterketan, neure burua birmoldatu ahal izan dut”
Andoaindarrak azken proban lortu du titulua, Austrian. Garaipen hau eskuratuta, datorren urtean Moto3n arituko da.
Ariane Ochoak zilarra irabazi du Saquarema Surf Festival txapelketan
Emaitza horri esker, jauzi handia egin du Challenger Series-en sailkapen nagusian, eta txapelketarako sarbidea ematen duten postuetan jarri da oraintxe bertan.
Rahm azken postuan geratu da Wentworthen, beste jardunaldi kaskar bat egin ostean
Beste jardunaldi negargarri baten ostean, parraren gainetik 5 kolpeko txartela aurkeztu du, eta azken tokian geratu da horrela, guztira parraren gainetik 11 kolpe pilatuta. Profesional gisa daramatzan hamar urteetako jardunik txarrenetako bat izan da.
Zverevek AEBko Irekia lortu du lehen aldiz, Shelton estatubatuarra menderatuta
Tenislari alemaniarra finalean nagusitu zen lau setetan, 6-3, 7-6, 5-7 eta 6-2, hiru ordu eta 33 minutu iraun zuen partidan.
Nahia Zudairek sei domina irabazi ditu, eta Iñigo Llopisek hiru, igeriketa paralinpikoko Europako txapelketan
Kocaelin (Turkia) jokatu duten txapelketan, Zudairek urrezko domina bat, zilarrezko lau eta brontzezko bat bereganatu ditu, eta Llopisek, urrezko bat eta zilarrezko bi.
Europak AEB garaitu du Solheim Kopan, eta puntu erabakigarria Carlota Cigandak lortu du
Carlota Cigandak Jennifer Kupcho estatubatuarraren aurkako partida irabazi du txapelketako azken jardunaldian, eta puntu horri esker eskuratu du Europak Solheim kopa.
Rybakina nagusitu da AEBko Irekian, finalean Sabalenka menderatuta
Elena Rybakinak irabazi du AEBko Irekia, Aryna Sabalenka 6-4, 5-7 eta 6-2 mendean hartuta. Garaipen honekin, kazakhstandarrak bere hirugarren Grand Slama lortu du, eta munduko lehen postua.
Miren Lazkanok zilarra irabazi du La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako kanoa proban
12 onenen txandan, Lazkanok 104.55eko azken denbora egin du, eta Ana Satila brasildarrarengandik 0.70era sailkatu da.
Zverev eta Shelton, AEBko Irekiko finalean
Alexander Zverevek eta Ben Sheltonek jokatuko dute igande honetan AEBko Irekiko finala, Karen Khatxanov eta Frances Tiafoe gainditu ostean, hurrenez hurren.
Maialen Chourraut, hirugarrena K1eko sailkapen nagusian
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.