Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Jon Rahm, Barrikako (Bizkaia) golflaria. Artxiboko argazkia: Europa Press
Scottie Scheffler estatubatuarrak Fedex St. Jude Championship txapelketan lortutako garaipenari esker, Rory McIlroy iparirlandarrarekiko duen aldea handitu du munduko golflarien zerrendan. Jon Rahm bizkaitarra, aldiz, hamabosgarren postura jaitsi da.
Zehazki, Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Schefflerrek denboraldiko bigarren txapelketa irabazi zuen, eta 17.69 puntu pilatu ditu batez beste. McIlroyk, berriz, 66. postuan bukatu zuen Memphisen, 8.76rekin, eta hirugarrenak, Cameron Young estatubatuarrak, 7.97 ditu.
Halaber, Tommy Fleetwood ingelesak (5.57) bosgarren postua kendu dio Russel Henley estatubatuarrari (5.57), eta Sam Burns (5.43), hirugarrena igande honetan, zerrendako lehen hamarren artean sartu da. Ondorioz, Collin Morikawa Top 10 horretatik kanpo geratu da.