LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Jon Rahm Andaluziako LIV Golf txapelketan, joan den ekainean. Artxiboko argazkia: Europa Press
LIV Golfek Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako txapelketa bertan behera utzi eta taldekako finala asteburu honetan, Indianapolisen, jokatzea erabaki du. Banakako txapelketa erabakita dago jadanik, Jon Rahm Barrikako golflariak irabazi baitu.
LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian hartu da erabakia, PIF Saudi Arabiako funtsak apirilean zirkuitu hori ekonomikoki laguntzeari utziko diola iragarri ondoren.
Saudi Arabiako Inbertsio Publikoko Funtsak apirilean baieztatu zuen LIV Golf finantzatzeari utziko diola datorren denboralditik aurrera, "epe luzera behar duen inbertsio handia ez datorrelako bat bere estrategiareekin".
PIFek, Saudi Arabiako erregimenaren talde inbertitzaileak, ohar batean azpimarratu zuenez, baliabideak golf zirkuituari kentzeko erabakia "bere lehentasunak eta egungo dinamika makroekonomikoa kontuan hartuta hartu da".
Taldekako txapelketa hasiera batean abuztuaren 27tik 30era Michiganen egingo zen lehiaketa independente gisa aurreikusita zegoen, baina orain aste honetan bertan, Chatham Hillsen (Indianapolis), erabakiko da.
LIV Golfek jakinarazi du Michiganerako sarrerak dituztenei dirua itzuliko zaiela.
Michiganekoa bertan behera geratzen den LIVeko bigarren txapelketa da, Saudi Arabiako Inbertsio Publikoko Funtsak (PIF) bere erabakiaren berri eman zuenetik. Hain zuzen ere, bi aste geroago, LIVek erabaki zuen ekainerako aurreikusita zegoen Louisianako txapelketa atzeratzea, eta udazkenean jokatzeko aukera aztertuko zuela.
Legion XIII taldeko kapitainak, Jon Rahm bizkaitarrak, bere hirugarren banakako txapelketa jarraian ziurtatu du, baina 2026ko podiumeko beste bi postuek jokoan jarraitzen dute, Bryson DeChambeau, Joaquin Niemann, Lucas Herbert eta Tyrrell Hatton dira lehia horretan murgilduta.
Taldekako lehiaketak egunero zenbatuko ditu talde bakoitzeko lau jokalarien puntuak, eta 13 taldeetako bat LIV Golf 2026ko txapeldun izango da.
PIFek 5.000 milioi dolar baino gehiago inbertitu ditu LIV Golf zirkuituan 2022an sortu zutenetik, eta PGA Tourreko jokalari asko erakartzea lortu zuen, horien artean, Barrikako golflaria.
Zure interesekoa izan daiteke
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.
Julen Saenz de Ormijanak historia egin du Europako Trial 26” txapelketan
Julen Saenz de Ormijana arabarra Europako txapeldun izendatu da elite Trial 26” mailan, Valvergen (Frantzia) egindako txapelketan. Pilotu gasteiztarrak adierazi du oraindik “sinetsi ezinda” dagoen arren, hurrengo asteko Munduko Kopan lehiatzeko “oso prest” dagoela.