Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Jon Rahm euskal golf-jokalariaren Legion XIII taldeak LIV Golf txapelketa irabazi du igande honetan, Indianapolisen (AEB) jokatu den azken torneoan nagusi izan baita.
Rahmen gidaritzapean, Tom McKibbin iparirlandarra, Tyrrell Hatton ingelesa eta Caleb Surratt estatubatuarra aritu dira taldean. Haien atzetik, bigarren bukatu du Michael LaSasso, Brendan Steele, Cameron Tringale eta Scott Vincent estatubatuarren HyFlyers taldeak, par azpitik 44 kolpe eginda, arerioek baino sei gutxiago.
Banakako lehian, ostera, Michael La Sasso estatubatuarra gailendu da (-18), eta maila profesionaleko lehen garaipena eskuratu du. Rahm bigarren geratu da, irabazlea kolpe batera zuela.