US OPEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zverev eta Shelton, AEBko Irekiko finalean

Alexander Zverevek eta Ben Sheltonek jokatuko dute igande honetan AEBko Irekiko finala, Karen Khatxanov eta Frances Tiafoe gainditu ostean, hurrenez hurren.

Ben Shelton eta Alexander Zverev

Ben Shelton eta Alexander Zverev. Argazkia: EFE

Alexander Zverev alemanak Karen Khatxanov errusiarra menderatu du 6-3, 7-6 (7) eta 7-6 (6), 2 ordu eta 58 minutu iraun duen partidan. US Openeko finalera bigarren aldiz heldu den ATP sailkapeneko bigarrenak Grand Slameko bere bigarren titulua lortu nahi du, Roland Garros irabazi ostean.

Beste finalerdian, Ben Sheltonek markagailua irauli du Frances Tiafoeren aurka 4-6, 6-3, 6-3 eta 7-5 irabazteko, 3 ordu eta 17 minutuko partidan. 23 urteko estatubatuarrak lehen aldiz jokatuko du final handi bat, eta Andy Roddickek 2003an lortu zuenetik AEBko Irekia irabazi duen lehen estatubatuarra izaten saiatuko da.

Sheltonek erronka zaila izango du, Zverevek irabazi baititu orain arte elkarren aurka jokatu dituzten 5 norgehiagokak. Gainera, alemanak hirugarren finala jokatuko du jarraian Grand Slamean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X