Europak AEB garaitu du Solheim Kopan, eta puntu erabakigarria Carlota Cigandak lortu du
Carlota Cigandak Jennifer Kupcho estatubatuarraren aurkako partida irabazi du txapelketako azken jardunaldian, eta puntu horri esker eskuratu du Europak Solheim kopa.
Europak irabazi du asteburu honetan Herbehereetako Bernardus golf-zelaian lehiatu den Solheim Kopa golf txapelketa, azken jardunaldian Ameriketako Estatu Batuak (AEB) garaituta. Azken bost edizioetatik lau bereganatu ditu Europako selekzioak.
Aurtengo ekitaldian gailentzeko, erabakigarriak izan dira Carlota Ciganda nafarrak eta Lottie Woad britainiarrak banakako partidetan lortutako puntuak; izan ere, binakako fasea zortzina berdinduta bukatu zuten larunbatean bi selekzioek, eta igande honetan erabaki da txapelketa.
Carlota Cigandak nagusitasunez menderatu du Jennifer Kupcho estatubatuarra. Golf jokalari iruindarra hasieratik gailendu da, eta bukaeran ondo kudeatu du bere abantaila. Garaipen horri esker, puntu erabakigarria eskuratu du Europak Solheim kopa irabazteko.