AEBko Irekia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zverevek AEBko Irekia lortu du lehen aldiz, Shelton estatubatuarra menderatuta

Tenislari alemaniarra finalean nagusitu zen lau setetan, 6-3, 7-6, 5-7 eta 6-2, hiru ordu eta 33 minutu iraun zuen partidan.

FLUSHING MEADOWS (United States), 14/09/2026.- Alexander Zverev of Germany poses with the Champions trophy after winning the Men's Singles Finals of the US Open Tennis Championships at the USTA Billie Jean King National Tennis Center in Flushing Meadows, New York, USA, 13 September 2026. (Tenis, Alemania, Nueva York) EFE/EPA/CRISTOBAL HERRERA-ULASHKEVICH

Alexander Sverev, AEBko Irekiko garaikurrarekin. Irudia: EFE

Alexander Zverevek irabazi du igande honetan AEBko 2026ko Irekia, finalean Ben Shelton estatubatuarra mendean hartuta (6-3, 7-6, 5-7 eta 6-2).

Jannik Sinner eta Carlos Alcaraz lehiatik at geratu ondoren, Hanburgokoak garaipena lortu du, eta bi aurkari nagusi horien alternatiba gisa berresteko. Hala, gainera, 2026. urteko bigarren grand slama eskuratu du, Roland Garrosen ere nagusi izan baitzen. 

Zverevek, munduko bigarrenak, hiru ordu eta 33 minutu behar izan ditu Shelton gainditzeko. Estatubatuarrak ez du jakin presioari aurre egiten, haren lehen final handian. 

Dena den, munduko sailkapen nagusiko 4. postuan dago orain, inoizko sailkapenik onena, Carlos Alcarazen atzetik. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X