Piraguismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miren Lazkanok zilarra irabazi du La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako kanoa proban

12 onenen txandan, Lazkanok 104.55eko azken denbora egin du, eta Ana Satila brasildarrarengandik 0.70era sailkatu da.

MIREN_LAZKANO_BASQUE_TEAM

Miren Lazkano, aurreko proba batean. Artxiboko argazkia: Basque Team

Miren Lazkano piraguistak zilarrezko domina irabazi du La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako kanoa proban, denboraldiko azken proban. Sorbalda sendatzeko ebakuntza-gelatik pasatu behar izana ez da arazo izan, eta kirolari gipuzkoarra podiumera igo da berriz.

Oklahomako Munduko Txapelketan arrakasta lortu ondoren, kayak cross modalitatean brontzezko domina irabazita, oraingoan zilarrezkoa zintzilikatu du lepotik. 12 onenen txandan, Lazkanok 104.55eko denbora egin du, eta Ana Satila brasildarrarengandik 0.70era sailkatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X