F Moeve Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak luzapenean irabazi du Eibarren aurkako derbia (1-2)

Marin, Sara Martin, penaltiz, eta Zumarraga, bere atean, izan dira partidako golegileak.

Reala vs Eibar
Eibar vs Reala. Argazkia: Twitter Eibar.

Realak irabazi du larunbat honetan Eibarren aurkako jokatutako euskal derbia, luzapenaren azken minutuetan egindako golari esker. Zorigaiztoko jokaldia izan da armaginentzat,  Nerea Caminoren erremateak Aitana Zumarraga atzelariaren gorputzean jo du eta ate barrura sartu delako (1-2).

Donostiarrak, eibartarrak ez bezala, bolada onean iritsi dira partidara eta gainera norgehiagoka alde kjarri zai hasi eta bereala. Bigarren minutuan, partidako lehen erasoan, Ainhoa Marinek gol bikaina egin du, Marcosek emandako pasea aprobetxatuta.

Eibarrek ez du amore eman, azken 12 puntuetatik bi bakarrik lortu dituen arren,  eta lehen minutuetan Belem erdiko atzelaria lesionatu den arren.

Eibarren aldeko penaltia

Armaginen ahaleginak saria izan du 19. minutuan, Martinek jaurti eta sartutako penaltiarekin. Gol horrek neurketa ireki egin du, eta donostiarrak asko baldintzatu ditu txuri-urdinak asteazkenean Fenerbahceren aurka partida garrantzitsua baitute Istanbulen. Horren ondorioz, indarrak neurtu egin behar izan dituzte. 

Partidak berdinduta amaitu behr zuela zirudienean iritsi da norgehiagokako hirugarren gola. Caminoren erremateak Zumarragaren gorputzean jo du eta armaginen atean sartu da, donostiarrei hiru puntuak emanez. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X