Deialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ander Barrenetxea eta Nico Williams Espainiako selekzioaren deialdira itzuli dira

Luis de la Fuentek 27 jokalari deitu ditu Nazioen Ligako multzokako faseko azken bi neurketetarako. Unai Simon, Laporte, Zubimendi, Merino eta Oyarzabal ere ageri dira zerrendan.

(Foto de ARCHIVO)

Ander Barrenetxea of Spain in action during the International friendly match played between Spain Team and Egypt at RCDE Stadium on March 31, 2026 in Cornella, Spain.



Javier Borrego / AFP7 / Europa Press

31/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Ander Barrenetxea, Egiptoren aurkako partidan. Argazkia: Europa Press.

Ander Barrenetxea da Luis de la Fuente Espainiako futbol selekzioaren hautatzaileak osatutako deialdiko berritasun nagusietako bat. Realeko hegalekoak aurretik ere jaso du Espainiako selekzioaren deia, eta behin jokatu du talde nagusiarekin: martxoaren 31n izan zen, Egiptoren aurkako lagunartekoan. Nico Williams ere itzuli da zerrendara, lesioa gainditu ostean. 

Bi hegalekoen itzuleraz gain, euskal ordezkaritza zabala dago 27 jokalariko zerrendan. Unai Simon, Aymeric Laporte, Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Mikel Oyarzabal ere ageri dira Espainiako selekzioaren deialdian.

Horiez gain, Pablo Barrios (Atletico Madril), Alvaro Valles (Betis), Marc Roca (Betis) eta Jacobo Ramon (Como) ere hautatu ditu Luis de la Fuentek; azken hirurak lehen aldiz deitu ditu. 

Espainiak Txekiaren aurka jokatuko du azaroaren 12an, Pragan, eta Ingalaterra hartuko du hilaren 15ean, Madrilen, Metropolitanon. De la Fuenteren taldeak ziurtatuta dauka final-laurdenetarako txartela, orain arte jokatutako lau partidak irabazi baititu.

Publizitatea
X
Publizitatea
X