Europa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak hiru puntuak nahi ditu Olympique Lyonen aurka, Europa Ligan gora egiten jarraitzeko

Liga faseko aurreko jardunaldian Lillestromen 0-6 gailendu eta gero, Rino Matarazzoren gizonek, ostegunean, Olympique Lyon izango dute aurkari; Jorge Maciel bitarteko entrenatzaile bezala arituko da Frantziako taldean, Paulo Fonsecak Sporting Lisboarekin sinatu baitu.

Realaren gola

Reala garaipenaren bila arituko da, Anoetan, Olympique Lyonen aurka. Argazkia: Europa Press.

Realak Olympique Lyon izango du aurkari, Anoetan, 2026-2027 denboraldiko Europa Ligako liga faseko laugarren jardunaldian, ostegunean, 18:45etik aurrera. Aurreko jardunaldian Lillestromen 0-6 gailendu eta gero, Rino Matarazzoren gizonek, aurkari indartsua izango dute aurrean;  hori bai, Jorge Maciel bitarteko entrenatzaile bezala arituko da Frantziako taldean, Paulo Fonsecak Sporting Lisboarekin sinatu baitu.

Realak, hiru puntuak lortuz gero, gertuago izango lituzke sailkapeneko aurreneko zortzi postuak. Matarazzok ezingo du zelairatu Luken Beitia, esta Arsen Zakharyan ere. Olympique Lyon hirugarren postuan dabil Frantziako Ligan, eta hamahirugarren tokian da Europa Ligan; sei puntu ditu, alegia, Realak baino bi gehiago.

Macielek ezingo du Tyler Morton taldean jarri, horrek pubalgia baitu, eta Pavel Sulci ebakuntza egin zioten eskuin belaunean, eta sendatzen ari da. Lois Opendak fisura du eskuin peronean.

Publizitatea
X
Publizitatea
X