EUROPA LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Olympique Lyonekin berdindu du Anoetan (1-1), eta ez da hurbildu Europa Ligako lehen zortzi postuetara

Orri Oskarssonek, 28. minutuan, aurretik jarri du euskal taldea, eta Olympique Lyonek 54. minutuan sartu du 1-1ekoa, Tolissoren bidez. Realak, horrenbestez, bost puntu daramatza lau jardunalditan, eta ez du batere erraz liga fasea aurreneko zortzi tokietako batean amaitzea.

Ander Barrenetxea (Reala) eta Ruben Kluivert (Olympique Lyon)

Barrene, Realak Olympique Lyonen aurka jokatutako partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

Realak berdindu egin du, 1-1, Olympique Lyonekin, Anoetan, 2026-2027 denboraldiko Europa Ligako liga faseko laugarren jardunaldian, ostegunean. Orri Oskarssonek, 28. minutuan, aurretik jarri du euskal taldea, eta Olympique Lyonek 54. minutuan sartu du 1-1ekoa, Tolissoren bidez. Realak, horrenbestez, bost puntu daramatza lau jardunalditan, eta, emaitza hau zenbatuta, ez du batere erraz liga fasea aurreneko zortzi tokietako batean amaitzea.

Partidako laburpena:


Iragarkia
Jon Mikel Aramburu (Reala) eta Julien Duranville (Olympique Lyon)
18:00 - 20:00

Rino Matarazzok, Realeko hasierako hamaikakoan, Unai Marrero jarri du atepean, Europa Ligan ohikoa denez, Igor Zubeldia atzealdean, eta, erasoan, Orri Oskarsson, Mikel Oyarzabalekin batera. Neurketak erritmo bizia zuen eta bi taldeak oso parean zeuden, neurketako lehenengo minutuetan; zelai erdian lehia handia zuten biek ala biek. Testuinguru horretan, 28. minutuan, Barrenek, eskuinaldetik, erdiraketa bikaina jarri du, eta Oskarssonek, buruz, sareetara bidali du baloia.

Oyarzabalek, ezkerkada eder bat eginda, oso gertu izan du 2-0ekoa, jarraian. Oskarssonen golak konfiantza eman die Matarazzoren gizonei; hori bai, lehen zatiko azken minutuetan, ematen zuen Olympique Lyonek arrisku handiagoa sor zezakeela Realaren arean. Atsedenaldian, hala, Reala zebilen aurretik markagailuan.

Bigarren zatiko aurreneko txanpan, Olympique Lyonek aurrerapausoa eman du, eta, Barrenek aukera ona izan eta gero, banakoaren gola iritsi da; Tolissok sartu du, 54. minutuan, area barruan erdiraketa bat jaso eta kontrolatuta. Talde txuri-urdina zelai erdia berreskuratzen ahalegindu da, eta Oyarzabalek, ezkerrez bikain berriro, jaurti du, eta Greif atezainak geldiketa oso ona egin dio.

Euskal taldeak, partidako azken txanpan, anbizioa izan du, eta gogotsu aritu da garaipenaren bila. Kontraeraso batzuetan, gutxigatik ez du erdietsi; hori bai, Olympique Lyonek izan du gol aukera oso argia, 89. minutuan, Tolissoren burukada batean, baina Marrerok geldiketa ezin hobea egin du. Estrategiako jokaldi batean gertatu da hori. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X