OMENALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Futboleko lehiaketa nagusiek Jesus de Miguel omenduko dute asteburuan

EA Sports Ligan, Moeve F Ligan eta Hypermotion Ligan, partidak 9. minutuan eten egingo dituzte, Tenerifeko jokalariak zuen zenbakiari erreferentzia eginda. Atzeratu egin dituzte, besteak beste, Moeve F Ligako Costa Adeje Tenerife-Alaves partida eta Hypermotion Ligako Castello-Eibar neurketa.

Isilunea Bartzelona Aston Villa

Bartzelonako eta Aston Villako jokalariek minutu bateko isilunea egin zuten Txapeldunen Ligako partidan, asteartean. Argazkia: Europa Press.

Espainiako Futbol Federazioak, EA Sports Ligak, Hypermotion Ligak eta Moeve F Ligak asteartean hil zen Jesus de Miguel Tenerifeko jokalaria omenduko dute hurrengo jardunaldian, azaroaren 6tik 9ra bitartean. Ostegunean iragarri dutenez, hiru erakundeek, klubek eta futbolariek hainbat ekintza adostu dituzte, De Miguel modu bateratuan futbol zelai guztietan gogora ekartzeko, “Beti gure gogoan” izenburupean. 

Omenaldiak zelai guztietan

Hala, EA Sports Ligan eta Hypermotion Ligan, bi taldeeko hasierako hamaikakoetan dabiltzan jokalariak nahasita irtengo dira, elastiko berezia jantzita: elastiko horretan, bederatzi zenbakia eta “Beti gure gogoan” goiburua izango dira. Epaileekin batera, zirkuluerdia egingo dute, besarkatuta, aurreko astelehenean jokaldia gertatu zen zelaiko puntuan, eta lore eskaintza egingo dute, De Miguelen omenez. Jarraian, minutu bateko isilunea izango da; bideomarkagailuetan eta estadioetako euskarrietan, jokalariaren irudia erakutsiko da, eta jokalariek eta zaleek txalotuko dute.

Halaber, partida hasita, beste omenaldi bat izango da. Bederatzigarren minututik aurrera izango den aurreneko etenaldian (kontuan izanik zer zenbaki zuen De Miguelek), epaileak neurketa geldituko du, eta bideomarkagailuetan jokalariaren omenezko bideo bat izango da ikusgai. Omenaldi hori RFEFk eta F Ligak antolatutako partida guztietan egingo dute.

Atzeratutako partidak

Horrez gain, Hypermotion Ligako hiru partida atzeratu dituzte: Castello – Eibar, Granada – Tenerife eta Andorra – Mallorca. Moeve F Ligak, bestalde, Costa Adeje Teneriferen eta Alavesen arteko neurketa atzeratu dute. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X