Sanse jaitsiera postuetatik atera da Sabadellen lortutako puntuarekin (0-0)
Realaren bigarren taldeak ez zituen aprobetxatu irabaztea ahalbidetuko zioten aukera argiak, oso berdinduta egon zen partidan.
Sanseko Adjabeng jokalaria, Sabadellen aurkako partidaren une batean. @RSZubieta
Sansek 0-0 berdindu zuen Sabadellen aurka astelehen honetan, Hypermotion Ligako hamahirugarren jardunaldian. Estadi Nova Creu Alta zelaian jokatutako partidan, bi taldeek aukera argiak izan zituzten aurretik jartzeko, baina ez zutenez asmatu, inork ezin izan zuen garaipena lortu. Dena den, lortutako puntuari esker, donostiarrak jaitsiera portuetatik irten dira.
Bi taldeen arteko lehia bizia izan zen lehen zatian, jokaldi isolatuak baino izan ez zituzten arren. Jon Ansotegiren gizonek eskuin hegaletik jokatu zuten gehienbat; hartara, Diazen abiadurak arazoak sortu zizkion Sabadelleko defentsari.
Bigarren zatian, berriz, partida ireki egin zen eta euskal taldea espazioak aurkitzen hasi zen. Soroetak, adibidez, Fuoliren aurrera iritsi zen batean, errematatzean lortu zuen, baina baloiak langa jo zuen. Handik gutxira, Ruperezek erdiraketa bat aprobetxatuz, gola sartu zeun Gorka Carrerak. Hala ere, epaileak gola baliogabetu zuen, jokoz kanpo egoteagatik.
Ondoren, Adjabengek ere izan zuen gol-aukera, baita Gorka Carrerak ere. Ez batak ez besteak ez zuten
- Fitxa teknikoa:
0 - Sabadell: Fuoli; Ripoll (Kaiser, 78. min), Catala (Owusu, 68. min), Gonzalez, Fornes (Obolskiy, 68. min); Rahmani (Lopez), Liameed (Bonaldo, 12. min), Pons, Baena; Priego, Valles (Ribeiro, 78. min).
0 - Sanse: Olasagasti; Ruperez, Beitia, Kita, Agote (Balda, 75. min). Diaz (Adjabeng, 65. min); Carbonell (Oleaga, 78. min). 90+1), Lebarbier, Marchal (Astiazaran, 85. min); Gorosabel (Mariezkurrena, 65. min). Soroeta (Zarranz).
Epailea: Damaso Arcediano. Txartel horia atera zien Edgar Gonzalezi eta Pere Ponsi, Sabadelli dagokionez. Sansetik, ordea, Luken Beitiak, Javier Soroetak, Aeta lex Lebarbierrik ikusi zuten txartel horia.