Real Sociedad
2025/07/24 - 16:36
Jokin Aperribay, fitxaketak direla eta: ''Japoniatik bueltan aztertuko dugu gaia''
Realaren presidenteak taldearekin bat egin du Japoniako bidaian. Fitxaketak direla eta, aurreratu du oraingoz ez dela sorpresarik izango, eta itzulitakoan aztertuko dutela gaia.
2025/07/22 - 17:15
Sergio Francisco: ''Aurrealdean energia behar dugu''
Sergio Francisco pozik eta gogotsu agertu da taldea Japonian egiten ari den bidaian, denboraldiari begira. Reala nola ikusten duen aztertu du, besteak beste.
2025/07/21 - 20:09
Realak 1-0 galdu du V-Varen Nagasakiren aurka, Japonian jokatu duen lehenengo lagunartekoan
Japoniako taldeak 79. minutuan egin du partidako gol bakarra; Kasayanagik sartu du.
2025/07/18 - 17:14
Realak lehen lan-saioa egin du Zubietako zelai berrian
Realak lehen lan-saio ofiziala egin du gaur, Zubietako futbol zelai berrian. Bertan jokatuko ditu etxeko partidak, Aurturo Ruiz entrenatzailearen esanetara. Talde txuri-urdinak sei fitxaketa egin ditu, eta harrobitik beste hiru jokalari igo ditu.
2025/07/16 - 22:17
Jon Ander Olasagastik Reala utzi eta Levanten jokatuko du
Groseko erdilariak ia 25 urte ditu, eta 2028ra arteko kontratua sinatu du Levanterekin. Olasagasti 2021-22 denboraldian egin zuen debuta Realeko lehen taldearekin, eta, guztira, maila goreneko 58 partida ofizial jokatu ditu txuri-urdinez jantzita.
2025/07/16 - 16:43
Remiro: ''Inoiz ez naiz Realetik kanpo ikusi, ilusio handiz begiratzen diot datorren denboraldiari''
Alex Remiro Realeko atezaina elkarrizketatu du EITB Mediak. Realetik kanpo kokatzen zuten zurrumurruei, entrenatzaile berriari eta balizko fitxaketei buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/07/15 - 20:07
Realak aurrealdea sendotu du Edna Imade batuta; Bayern Munichek utzita iritsi da Donostiara
Alemaniako taldeak Granadarekin adostu du jokalari nigeriarra fitxatzea, eta, jarraian, Realak iragarri du lagapena lortu duela, 2025-26 denboraldirako. Azken denboraldian, F Ligan, 16 gol sartu ditu.
2025/07/14 - 15:49
Oyarzabal, Remiro, Aramburu, Turrientes, Sucic, Marin, Martin, Goti eta Gorrotxategi lansaioetara batu dira
Oyarzabal, Remiro, Aramburu, Turrientes, Sucic, Marin, Martin, Goti eta Gorrotxategi jokalariak Sergio Francisco entrenatzailearen esanetara jarri dira. Klubaren baimena izan dute denboraldiauarreari berandu batzeko. Dagoeneko ekin diete denboraldiaurreari.
2025/07/14 - 15:09
Jon Ansotegik zuzendutako Sansek denboraldiaurreari ekin dio
Reala B taldeak denboraldiaurreari ekin dio, Zubietan. 2025-2026 denboraldia Hypermotion Ligan lehiatuko da; Bigarren Mailan, alegia. Jon Ansotegik zuzenduko du taldea. Entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du.
2025/07/10 - 23:31
Elene Letek London City Lionessesekin sinatu du
Realeko atezaina izandakoak hurrengo bi denboraldietarako sinatu du talde ingelesarekin.
2025/07/10 - 16:51
Urko Gonzalez de Zarate: ''Onena ematen saiatuko naiz, eta aukerak aprobetxatzen''
Urko Gonzalez de Zarate Realera itzuli da, Espanyolen utzita jokatu ostean. Han pilatutako eskarmentua baliatu nahi du, Realean izan ditzakeen aukerak aprobetxatzeko.
2025/07/08 - 15:14
Realzaleak itxaropentsu agertu dira hastera doan denboraldiari begira
Oro har, itxaropentsu eta konfiantzaz agertu dira gaur Zubietara Reala ikustera hurbildu diren zaleak. Fitxaketen beharra ere azpimarratu dute askok.
2025/07/07 - 16:16
Jokin Aperribay: ''Aurretik ditugun urteak politak izango dira Realarentzat; ilusio handia dut''
Lehen taldea lanean hasi den egunean, klub txuri-urdinaren presidenteak hainbat gai izan ditu hizpide: fitxaketak egiteko aukera, gazteak, Martin Zubimendi eta balizko irteerak.
2025/07/07 - 16:05
Realak lehen entrenamendua egin du Sergio Franciscoren esanetara, 18 jokalari izan dituela
Futbolari internazionalak oraindik ez dira lanean hasi, ezta igoera faseetan aritu ziren gizonak ere. Carlos Fernandez, Urko Gonzalez de Zarate eta Jon Karrikaburu, ordea, Zubietan izan dira.
2025/07/06 - 20:09
Arsenalek Martin Zubimendi fitxatu du
Klub ingelesak 70 milioi euro ordainduko dizkio Realari 26 urteko jokalariagatik.
2025/07/04 - 18:14
Atletico Madrilek Amaiur Sarriegi fitxatu du, 2027ra arte
Sarriegi Realean aritu da azken bost denboraldietan, eta 55 gol sartu ditu txuri-urdinekin.
2025/07/03 - 18:48
Maren Lezetak 2029ra arte berritu du Realarekin, eta lehen taldeko jokalaria izango da
Emakumezkoen bigarren taldean ibilbide bikaina egin ondoren, Marenek aurreko denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, Atletico Madril aurkari.
2025/07/01 - 14:55
Ainhoa Moraza Realera itzuli da
Jokalari donostiarrak 2029ra arteko kontratua sinatu du klub txuri-urdinarekin. Azken bi denboraldietan, Atletico Madrilen jokatu du.
2025/06/30 - 14:54
Olatz Santanak ez du Realean jarraituko
Atezain hernaniarra 2022tik aritu da Realeko lehen taldean, eta 2025-26 denboraldiaren amaierara arte zuen kontratua, baina klubak eta berak akordioa egin dute, kontratu hori desegiteko.
2025/06/23 - 02:12
Egoitz Arana: ''Talde honek inork bezala borrokatzen du, eta azkenean lortu dugu''
Egoitz Arana Reala B taldeko atezainak taldeak Bigarren Mailara igotzea lortu izanaren balorazioa egin du. Taldea gogor aritu dela nabarmendu du, eta oso eskertuta azaldu da zaleekin.