Euskadi-Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aramburu eta Yangel Herrera, Venezuelaren zerrendan Euskal Selekzioaren aurkako lagunartekorako

Realeko bi jokalariak datorren azaroaren 14an San Mamesen izango den partidarako aukeratu ditu Oswaldo Vizcarrondo hautatzaileak.

Yangel Herrera eta Jon Mikel Aramburu

Yangel Herrera eta Jon Mikel Arambururen artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media.

Oswaldo Vizcarrondo Venezuelako hautatzaileak asteartean iragarri ditu Venezuelak Euskal Selekzioaren eta Errusiaren aurka jokatuko dituen lagunartekoetarako aukeratutako 28 futbolariak.

Venezuelako selekzioak Euskal Herrikoaren aurka jokatuko du azaroaren 14an San Mamesen, eta 17an Errusiaren aurka jokatuko du, Krasnodarren.

Deialdia

Atezainak: Jose Contreras (Barcelona SC, EKU), Cristopher Varela (Deportivo La Guaira, VEN), Miguel Silva (Carabobo, VEN), Frankarlos Benitez (Caracas FC, VEN).

Atzelariak: Luis Balbo (Sturm Graz, AUT), Adrian Palacios (KRC Genk, BEL), Teo Quintero (Sparta Rotterdan NED), Christian Makoun (Levski Sofia, BUL), Nahuel Ferraresi (Botofago, BRA), Yordan Osorio (Deportes Tolima, LOL), Jon Aramburu (Reala, LaLiga), Adrian Cova (Lokomotiv Plovdiv, BUL).

Erdilariak: Cristian Casseres Jr. (Toulouse FC, FRA), Marco Libra (Bologna, ITA), Jeferson Caraballo (Deportivo Tachira, VEN), Telasco Segovia (Inter de Miami, AEB), Yerson Chacón (AEK Larnaca, TXIPRE), Yangel Herrera (Reala, LaLiga), Daniel Pereira (CF Montreal, AEB), Sebastian Mendoza (Carabobo, VEN).

Aurrelariak: Gleiker Mendoza (Shajtar Donetsk, UKR), Matias Lacava (FC Vizela, POR), Jefferson Savarino (Fluminense, BRA), Eduard Bello (Deportivo Cali, KOL), Robinson Flores (Academia Puerto Cabello, VEN), Kevin Kelsy (Rangers FC, ESK), Jesus Ramirez (Corum FK, TUR), Luis Fernandez (Club Puebla, MEX).

Publizitatea
X
Publizitatea
X