Osasuna
2024/04/16 - 11:13
Arrasate: ''Gaur ez dugu asmatu, ez da gure eguna izan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Valentziaren aurkako porrota baloratu du partida osteko prentsaurrekoan. Aukerak izan arren, ez dutela asmatu azpimarratu du.
2024/04/16 - 10:32
Moncayola: ''Nahiko partida ona egin dugula uste dut''
Jon Moncayola Osasunako jokalariak Valentziaren aurkako neurketa baloratu du. Partida ona egin arren, gauzak ez zaizkiela atera uste du. Europarako sailkapena oso urrun ikusten du.
2024/04/16 - 01:28
Osasunak penalti bat huts egin du 96. minutuan eta ezin izan du punturik batu Valentziaren aurka (0-1)
Andre Almeidak, 18. minutuan, Valentziari garaipena eman dion gola sartu du. Jagoba Arrasateren gizonek berdinketa merezi izan dute, eta, luzapenean, penalti bat izan du alde, baina Ante Budimirrek, huts egite harrigarri batean, ezin izan du sareetara bidali.
2024/04/12 - 21:23
Aimar Orozek lesioa du bere ezker hankan
Osasunako jokalariak ezingo du datorren astelehenean Valentziaren aurka jokatu, giharretako lesio baten ondorioz.
2024/03/31 - 01:12
Osasunak garaipen erosoa lortu du Almeria azken sailkatuaren etxean (0-3)
Arnaiz eta Budimir, lehen zatian, eta Iker Muñoz, bigarrenean, izan dira neurketako golegileak.
2024/03/30 - 19:50
Arrasate: ''Garaipen garrantzitsua da, 39 punturekin ahaztu egin behar gara behera begiratzeaz''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak talde gorritxoak Almeriaren aurka (0-3) EA Sports Ligako 30. jardunaldian bereganatutako garaipenari buruz hitz egin du Power Horse Stadiumeko prentsa aretoan.
2024/03/26 - 19:50
Arrasate: ''Osasunarekin ez berritzeko erabakia hartu dut''
Jagoba Arrasate entrenatzaileak erabaki duenez, ez du berrituko Osasunarekin duen kontratua, ekainaren 30ean amaituko zaiona. Hartara, eta ez du talde gorritxoa entrenatuko 2024-25 denboraldian, Arrasatek berak astearte honetan Iruñean emandako prentsaurrekoan iragarri duenez.
2024/03/26 - 19:04
Jagoba Arrasatek ez du berrituko Osasunarekin
Berriatuko entrenatzaileak 2018ko udaran sinatu zuen Nafarroako klubarekin, eta, asteartean baieztatu duenez, 2023-24 denboraldia amaituta ez du jarraituko talde gorritxoan.
2024/03/23 - 23:27
Luis Sabalza: ''Jagoba Arrasatek gurekin jarraitzea nahi eta espero dut''
Osasunako presidenteak esan du Jagoba Arrasate Osasunaren entrenatzaile lanetan jarraitzea bizkaitarraren eskuetan dagoela. Arrasateren kontratua ekainaren 30ean amaituko da.
2024/03/16 - 20:15
Jagoba Arrasate: ''Horrelako aurkarien aurka erraztasunak emanez gero, ezinezkoa da emaitza on bat lortzea''
Osasunak 2-4 galdu du Real Madrilen aurka EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partida. Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoan aitortu duenez, "taldeak erraztasun gehiegi eman ditu".
2024/03/16 - 19:46
Osasunak porrot argia jaso du etxean, Real Madrilen aurka (2-4)
Defentsan egindako hutsek nafarren partida baldintzatu dute. Vinicius (2), Carvajal, Brahim, Budimir eta Iker Muñoz izan dira neurketako golegileak.
2024/03/12 - 14:25
Aimar Oroz baja izango da Real Madrilen kontrako partidan
Jokalari nafarrak lesioa du giharretako lesioa du ezker hankako aurreko aldean, eta ezingo du zelairatu, Sadarren, EA Sports Ligako liderra aurkari, txapelketako 29. jardunaldian.
2024/03/11 - 19:58
Kike Barjari ebakuntza egin diote ezkerreko belaunean
Osasunako jokalaria aurreko astelehenean lesionatu zen, eta ezingo du jokatu denboraldi honetan, ezta hurrengo denboraldiko hasieran ere, aurreko lotailu gurutzatuan plastia hautsita. Noaingo jokalariaren ebakuntzan, Osasunak adierazi duenez, "ez da aparteko gorabeherarik izan".
2024/03/10 - 11:40
Arrasate: ''Lan ona egin dugu azken 10 minutuetara arte, partida ireki denean gu baino gehiago izan dira''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak talde gorritxoak Gironaren kontra 2-0 galdutako partidaren analisia egin du.
2024/03/10 - 00:17
Osasunak galdu egin du Gironaren etxean (2-0)
Gironak azkar sartu du lehendabiziko gola, eta gorritxoak ez dira gai izan partida berdintzeko arrisku nahikorik sortzeko. Bigarren gola norgehiagokaren amaieran iritsi da, eta Saviok egin du.
2024/03/08 - 14:43
Arrasate: ''Euskal Selekzioaren hautatzailea izatea niretzat ilusio handia da''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea Euskal Selekzioaren hautatzailea izango da martxoaren 23ko Uruguairen kontrako partidarako. Euskal Herriko selekzioko hautatzailea izatea nola hartu duen azaldu du.
2024/03/06 - 15:57
Landeta: ''Arrasate hautatu dugu federazioaren izaerarekin bat egiten duen goi-mailako entrenatzailea delako''
Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak EITBko mikrofonoetarako hitz egin du, eta aurreratu du Jagoba Arrasatek zuzenduko duela Euskal Selekzioa Uruguairen aurkako partidan. Halaber, hautaketa horren arrazoiak zehaztu ditu.
2024/03/05 - 22:44
Kike Barjak hautsita dauka lotailu gurutzatua, eta agur esan dio denboraldiari
Futbolari nafarrak min hartu zuen astelehenean, Alavesen aurka jokatutako partidan.
2024/03/05 - 10:38
Arrasate: ''Klubak eskainitakoa ikusita, hausnarketa prozesu batean nago orain''
Alavesen aurkako derbiaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, taldeak jarraitzeko proposamena egin dio Arrasateri eta, orain, zer egin pentsatu behar duela azaldu du.
2024/03/05 - 00:59
Jagoba Arrasate: ''Derbia jokaldi batek erabaki du''
Osasunak Alavesen aurka Sadarren jkokatutako derbia irabazi du, LaLiga EA Sportseko 27. jardunaldian. Neurketako gol bakarra Ante Budimirrek egin du, bigarren zatian.