LaLiga Hypermotion
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek porrota jaso du Kordobaren aurka eta hiru jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe (2-0)

Armaginek, Martoni jokoz kanpo egoteagatik baliogabetutako golarekin, bigarren zatian jaso dituzte golak.
Kordoba Eibar LaLiga
Eibarrek porrota jaso du Kordoban. Argazkia: LaLiga Hypermotion.

Eibarrek 2-0 galdu du Korbaren aurka Hypermotion Ligako 11. jardunaldian jokatutako partida. Eder Garcia eta Diego Percan izan dira golegileak. 

Partidaren laburpena

Etxekoen lehen aukera 3. minutuan iritsi da, Carracedok egindako jaurtiketa batekin. 9. minutuan Carracedo berriro saiatu da, baina oraingoan ere ez du asmatu.

15. minutuan, Martonek baloia andaluziarren ate barrura bidali du , baina epaileak gola baliorik gabe utzi du jokoz kanpo adierazita, VARean jokaldia aztertuta. Jokaldi berean, Gift lesionatu egin da eta aldageletarako bidea hartu behar izan du. Guruzeta atera da bere ordez.

Eibarri baliogabetutako gola

29. minutuan, Kordobak aukera argia izan du: Ghailanek baloia goleko marraren ondora bidali du, eta Percanek, baloia bultzatzea besterik ez zuenean, gora errematatu du.

41. minutuan Magunagoitiak andaluziarren gola saihestu du eta, lehen zatia bukatzear, Gordillo Escamilla epaileak Juan Gutierrez egotzi du Martonekin izandako jokaldi baten ondorioz. Hala ere, VARetik erabakia zuzendu dute eta azkenean txartel gorria kendu eta horia atera dio. 

Bigarren zatia hasi eta lau minutura, Kordobak aurrea hartu du markagailuan: Ghailanek pasea eman dio Eder Garciari eta honek Magunagoitia azpitik  gainditu du 1-0ekoa egiteko.

1-0: Eder Garciaren gola

55. minutuan, Percanek, 2-0ekoa sartu du. Armaginak aldea murrizten saiatu dira, baina ez dute golik egitea lortu eta eskuak hutsik itzuliko dira etxera.

2-0: Diego Percanen gola

Publizitatea
X
Publizitatea
X