Eibar
2023/09/17 - 21:14
Eibarrek amaiera eman dio bolada txarrari, Racing Ferroli irabazita
Armaginek mendean hartu dute Galiziako taldea 2-0eko emaitzarekin Ipuruan, Hypermotion Ligako seigarren jardunaldiko partidan. Ondorioz, hiru porrot jarraian zeramatzan Eibarrek bolada txarra eten du.
2023/09/16 - 16:52
Eibar, galtzaile Levante Las Planasen aurka (1-2)
Armaginek galdu egin dute (1-2) Levante Las Planasen aurka Ipuruan jokatutako F Ligako 2. jardunaldiko partida. Lehen jardunaldia ez zenez jokatu futbolarien grebarengatik, maila gorenerako itzulerako estreinaldian Eibarrek ezin izan du punturik poltsikoratu.
2023/09/09 - 20:24
Eibarrek maldan behera jarraitzen du Burgosen galdu ondoren (1-0)
Armaginek laugarren porrota jaso dute, hirugarrena jarraian, jokatutako bost partidetan, Liga hasiera kaskarrari jarraipena emanez.
2023/09/06 - 17:52
''Atsekabe handia'' Eibar taldean, Adrian Grbic aurrelariaren fitxaketa bertan behera geratzeagatik
Adrian Grbicek jokalari austriarrak Eibar taldean joka zezan ahalegindu da buru-belarri talde armagina udako merkatuan, baina azken unean jokalariak atzera egin du arrazoirik eman gabe, eta, ondorioz Amaia Gorostiza presidentea eta Cesar Palacios kirol zuzendaria atsekabetuta agertu dira.
2023/09/05 - 13:42
Eibarrek Hapsatou Malado Diallo fitxatu du bi denboralditarako
Etorkizun oparoa duen gazte senegaldarra US Parcelles Assainies Senegalgo taldetik dator, eta Europako talde batean jokatuko du lehen aldiz. Talde armaginaren zazpigarren errefortzua da denboraldi honetarako.
2023/09/03 - 20:27
Eibarrek denboraldiko hirugarren porrota jaso du, Leganesen aurka galduta (0-1)
Armaginek 0-1eko emaitzarekin galdu dute Madrilgo taldearen kontra Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 4. jardunaldiko partida. Chiccok sartu du neurketako gol bakarra, 34. minutuan.
2023/09/02 - 19:25
Eibarrek akordioa lortu du Franchurekin kontratua eteteko
Franchu Feuillassier 2021-2022 denboraldian iritsi zen Eibarrera. Eskuin muturra Real Madrilen harrobian hezi zen. Eibarrek fitxatu zuen 2021eko ekainean eta hiru denboraldirako sinatu zuen.
2023/08/29 - 00:54
Eibarrek galdu egin du Eldenserekin (2-1)
Etxeko taldea 2 eta 0 aurreratu da lehen zatian Ortuñok eta Andonek egindako golei esker. Armaginen gola Aketxek sartu du, 89. minutuan.
2023/08/19 - 21:12
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena bereganatu du, Elxi irabazita (2-1)
Armaginek irabazi egin dute Valentziako Erkidegoko taldearen aurka Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 2. Jardunaldiko partida, eta bere lehen hiru puntuak poltsikoratu ditu.
2023/08/13 - 00:05
Eibar modurik txarrenean hasi da, Racingen aurka gol zaparrada jasota (4-0)
Talde armagina aise gainditua izan da Kantabriako taldeagatik, partidaren lehen zatian hiru gol sartuta gidoia erabaki duena.
2023/08/10 - 17:01
Eibarrek Vencedor eta De la Fuente aurkeztu ditu
Eibarrek, Unai Vencedor eta Konrad de la Fuente aurkeztu ditu. Biak ere utzita arituko dira talde armaginean. Jokalari biak pozik agertu dira Joseba Etxeberriaren taldean jokatzeko aukera izango dutelako.
2023/08/08 - 22:33
Konrad de la Fuente, Eibar taldeko jokalari berria
22 urteko jokalaria Marseillako Olympique taldeak utzita dator.
2023/08/07 - 20:00
Eibarrek Cristian Gutierrez fitxatu du, 2027ra arte
Jokalaria Malaga taldetik dator eta asteartean hasiko da bere taldekide berriekin batera entrenatzen.
2023/07/26 - 22:57
Amorebietak Eibar menderatu du Urritxeko derbian (2-1)
Amorebietak eta Eibarrek lagunarteko derbia jokatu dute Urritxen eta bizkaitarrek irabazi dute. Kwasik eta Carbonellek sartu dituzte etxekoen golak, eta Troncho izan da golegilea Eibarren aldetik.
2023/07/22 - 17:17
Eibarrek 1-0 irabazi dio Real Unioni denboraldiaurreko lehen partidan
Larunbat honetan, Eibarrek denboraldiaurrean estreinatu da Real Unionen aurka, Zarautzen. Partidako gol bakarra Ramanik egin du 17.minutuan.
2023/07/14 - 21:44
Sorianok Eibarren jokatuko du, Deportivok utzita
Mario Soriano talde armagineko jokalaria izango da 2023-2024 denboraldian. 21 urteko futbolaria Deportivok utzita heldu da Eibarrera.
2023/07/11 - 17:42
Eibarrek Elba Verges fitxatu du datozen bi denboraldietarako
Hala, erdiko atzelari lanetan aritzen den jokalaria Eibarrera bueltatuko da; izan ere, 2021-2022 denboraldian ere armaginekin aritu zen.
2023/07/07 - 21:29
Aketxek kontratua berritu du Eibarrekin beste denboraldi batez
Ager Aketxek talde armaginean jarraituko du datorren denboraldian, kontratua beste urtebetez luzatu ostean.
2023/07/07 - 13:28
Bernadette, Eibarren hirugarren fitxaketa 2023-2024 denboraldirako
Amani Kakounan Bernadette erdilari afrikarrak bi urterako kontratua sinatu du talde armaginarekin. 26 urteko jokalaria DUX Logroño taldetik iritsi da Eibarrera.
2023/07/06 - 13:42
Eibarrek Annelie Leitner eskuin alboko defentsa fitxatu du, 2025era arte
Federazioaren Lehen Mailako DUX Logroño taldetik iritsi da Eibarrera. Klub armaginak nabarmendu duenez, atzelariak gaitasun handia du erasora jotzeko, eta oso indartsua da; gainera, ezker hegalean ere zelairatzeko modukoa da.