Alaves
Tenaglia: “Oso irudi txarra eman dugu"
Alavesek Halloweengo amesgaiztoa izan du Camp Noun (6-1)
Sanchez Flores, Bartzelonaren aurkako partidaz: “Asko eskatuko digun partida izango da”
Emaitzak
Alavesi buruzko albiste gehiago
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)
Tenaglia: “Oso irudi txarra eman dugu"
Alaveseko jokalariak Bartzelonaren aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (6-1) Camp Noun jokatu den EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partidan. Onartu du ez dutela "maila eman", eta taldearen egoera txarrari buelta eman behar diotela.
Alavesek Halloweengo amesgaiztoa izan du Camp Noun (6-1)
Babazorroak ez dira aurpegia emateko gai izan zapalgailua izan den talde baten aurka, eta zazpi jardunaldi daramatzate irabazi gabe.
Sanchez Flores, Bartzelonaren aurkako partidaz: “Asko eskatuko digun partida izango da”
Quique Sanchez Flores Alaveseko entrenatzailea Bartzelonaren aurkako Ligako neurketari buruz aritu da prentsaurrekoan. Partida zaila izango dela, baina Alavesek aukerak izatea espero duela esan du.
Toledoko istripuagatik atzeratutako Errege Kopako kanporaketetarako data eta ordutegi berriak ezarri dituzte
Ostegunean, urriaren 29an, Peña Sport-Huesca partida jokatuko dute, 18:00etan; azaroaren 3an, asteartez, Pamplona-Eibar eta Anaitasuna-Alaves neurketak izango dira (19:00etan). Azaroaren 4an, asteazkenez, 19:00etan, Portugalete-Real Union neurketa hasiko da; 20:00etan, Amorebieta-Logroñes; eta 20:30ean, Reus-Barakaldo.
Asteazkeneko Kopako partidak bertan behera, Toledon izandako tren-istripuagatik
Beraz, asteazken honetako 24 partidak atzeratu egingo dituzte, tartean, hiru euskal derbi.
Sanchez Flores: “Nagusitasunez ekin behar diogu partidari”
Alavesek Errege Kopako lehen kanporaketa jokatuko du, Anaitasunaren aurka.
Alaves azken unean erori da Riazorren (2-1)
Carmen Sobronek lehen zatian falta jaurtiketa baten bidez gola sartu eta Andrea Estebanen taldeak markagailuan aurrea hartu du. Hala ere, Laia Parerari ateratako txartel gorriak neurketaren norabidea aldatu du azken minutuetan. Coruñako taldeak jokalari bat gehiagorekin jokatzeko egoera baliatu du Milleneren golaren bidez berdinketa lortzeko. Hamar minutuko luzapenaren ostean, Lucía Pardok garaipenaren gola sartu du azken jokaldian. Kolpe gogorra hartu dute babazorroek; izan ere, Mendizorrotzatik kanpo puntuak ihes egiten utzi ditu berriro ere.
Mañas: “Denbora gehiagorekin, garaipena lortuko genuen"
Alaveseko jokalariak Malagaren aurka lortutako berdinketari buruz hitz egin du (1-1) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partidan. Bere golak puntu bat salbatu du bere taldearentzat, eta "denbora gehiagorekin" garaipena lortuko zuketela azpimarratu du.
Mañasek puntu bat lortu du Alavesentzat Malagaren aurka (1-1)
Babazorroek puntu bat lortu dute etxean Mañasek azken minutuetan sartutako golari esker, Niñok lehen zatian sartutako gola berdinduz, futbol gutxi erakutsi arren.
Sanchez Flores: “Joera aldatzeko beharra dugu; iraganeko akatsak ekarri ditugu”
Quique Sanchez Floresek prentsaurrekoa eman du, Malagaren aurkako partidaren atarian. Azpimarratu duenez, "partida on bat egiteko eta emaitza positiboa lortzeko beharra dute". Taldearengan partida irabaztera joateko " %100eko konfiantza" duela ere adierazi du. Bideoa gazteleraz
Quique Sanchez Flores: “Jokaldi batzuetan dugun irmotasun falta aztertu behar dugu"
Alavesek 2-1 galdu du Celtaren etxean jokatutako partida. Babazorroek ondo jokatu dute eta punturen bat ateratzea merezi izan dute.
Alavesek garesti ordaindu ditu Celtaren aurka egindako akatsak (2-1)
Alavesek bana berdindu du Sevillaren aurka Mendizorrotzan (1-1)
F Moeve Ligan, Alavesek puntu bat eskuratu du Sevillaren aurka etxean, Mendizorrotzan, bana berdinduta. Lehen zatian, Andaluziako taldea nagusi izan da, eta Rosak 40. minutuan aurreratu ditu bisitariak. Bigarren zatian, baina, etxeko taldeak aurrerapausoa eman du, eta Guallarrek berdinketaren gola sartu du 48. minutuan. Hortik aurrera, partida parekatu egin da, baina ez da gol gehiagorik egon.
Quique Sanchez Flores, Celtaren aurkako partidaren atarian: “Zazpigarren gaude, eman diezaiogun garrantzia daukagunari"
Alaveseko entrenatzaileak taldeak orain arte egindakoa nabarmendu nahi izan du igandean Celtaren aurka EA Sports Ligan jokatuko duten partidaren atarian.
Jonny Otto, Celta-Alaves partidaz: “Ez dugu irabazteko beharra, baina bai konbentzimendua”
Euskal taldeko futbolari galiziarrak, Celtako jokalari ohia bera, igandean 16:15etik aurrera Alavesek eta Vigoko taldeak jokatuko duten partida izan du hizpide.
Alaves Atletico baino gutxiago izan da Mendizorrotzan (1-2)
Epaileak Angel Perez egotzi du bigarren zatian, partida 1-1 zihoanean, eta Alavesek jokalari bat gutxiagorekin jokatu du partidaren azken ordu erdia. Marianok bigarrena sartzeko aukera izan du 84. minutuan, baina ez du asmatu, eta Atleticok hurrengo jokaldian egin du 1-2koa.
Hauek dira Erregina Kopako hirugarren kanporaketako ordutegiak eta datak
Levante UD-SD Eibar, CD Osasuna-Logroño United eta Cacereño-Deportivo Alaves partidak azaroaren 4an, asteazkena, jokatuko dira.
Sanchez Flores: “Partidan indarrez jarduten saiatuko gara, hasieratik”
Quique Sanchez Flores Alavesen entrenatzaileak larunbatean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du.
Errege Kopako lehen kanporaketako ordutegiak
Urriaren 27an, asteartez, Sestao River-Espanyol eta Tudelano-Zaragoza partidak izango dira; urriaren 28an, asteazkenez, hauek: Pamplona-Eibar, Portugalete-Real Unión, Anaitasuna-Alaves, Peña Sport-Huesca, Amorebieta-Logroñes eta Reus-Barakaldo; ostegunean, azkenik, Atletico Calatayud-Osasuna eta Prat edo San Rafael-Athletic.