F Moeve Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)

Ainhoa Marinek eta Ines Altamirak sartu dituzte partidako bi golak lehen zatian, eta Realak gehiago bilatu du garaipena.
Alaves vs Reala F Ligako euskal derbia

Bi jokalari lehian, partidan zehar. Argazkia: @AlavesFem

Alavesek eta Realak puntu bana eskuratu dute Mendizorrotzan jokatu den euskal derbian (1-1). Talde bisitariak aurrea hartu du Ainhoa Marinen gol bati esker. 11. minutuan berdindu du markagailua Ines Altamirak.

Bost jardunaldi irabazi gabe eman ostean, Gasteizko taldeak hiru puntuak eskuratzeko premiarekin egin dio aurre partidari, bolada txarrari aurre egiteko. Ez du irabazterik izan, Realak jokoa kontrolatu baitu hasiera-hasieratik.

Donostiako taldea 18. minutuan aurreratu da Ainhoa Marinek egindako golari esker, Intza Eguigurenen asistentzia ona buruz ezker zutoinera errematatuz.

Poztasunak gutxi iraun die bisitariei, Ines Altamirak asmatu egin duelako Julia Arrulak defendatutako atearen ezkerreko zutoinetik sartu den jaurtiketarekin.

Bigarren zatian, Reala izan da gola gehien bilatu duena, baina sakontasun gutxirekin, Alaveseko atzelariei min eman ezinik. Bisitarien hurbilketak behar bezala zapuzten jakin du etxeko taldeak.

Emaitza honekin, Alavesek 8 puntu ditu, eta jaitsiera postuetan jarraitzen du; Reala, berriz, 10 punturekin, beheko postuetatik gertu geratu da.

Publizitatea
X
Publizitatea
X