Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iker Monrealek Athleticekin berritu du, 2029ra arte

Erdiko atzelari nafarrak, 21 urtekoa bera, adostu du Athleticekin Bilboko taldeak izatea aukera “automatikoki kontratua luzatzeko”.

Iker Monreal (Athletic)

Iker Monrealek gutxienez 2029ra arte jokatuko du Athleticen. Argazkia: Europa Press.

Iker Monreal atzelariak eta Athleticek akordioa lotu dute erdiko atzelariaren kontratua 2029ko ekainaren 30era arte luzatzeko; Bilboko klubak, gainera, “aukera automatikoa” izango du kontratu berri hori “luzatzeko”.

Monreal, iruindarra eta 21 urtekoa bera, 2024ko udaran iritsi zen Athleticera, Ardoitik, eta garai hartan 3. RFEF mailan zebilen Basconian hasi zen Bizkaiko klubean. 2026ko otsailaren 4an, lehen taldearekin egin zuen debuta; Errege Kopako final laurdenetan, Valentzia aurkari, hasierako hamaikakoan jarri zuen Ernesto Valverdek. Hurrengo astean, finalerdietan, joaneko partidan, Realaren aurka, Monrealek orain arte azkenekoz jokatu zuen Athleticeko lehen taldean. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X