Manex Lozanok Athleticekin berritu du, 2030era arte
19 urteko aurrelari nafarrak eta Bizkaiko klubak adostu duten kontratu berrian, jasota gelditu dago nola Athleticek hori “luzatzeko aukera automatikoa” duen. Une honetan, Lozano otsailean izan zuen lesio larriaren sendatze prozesuko azken txanpan dabil; izan ere, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zitzaion.
Manex Lozano, Lezaman. Argazkia: Athletic Club.
Manex Lozanok Athleticekin berritu du, 2030era arte, asteartean Bizkaiko klubak iragarri duenez. 19 urteko aurrelari nafarrak eta Bilboko taldeak adostu duten kontratu berrian, jasota gelditu dago nola Athleticek hori “luzatzeko aukera automatikoa” duen. Une honetan, Lozano otsailean izan zuen lesio larriaren sendatze prozesuko azken txanpan dabil; izan ere, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zitzaion.
Futbolaria 2023ko udaran iritsi zen Lezamara, Oberenatik. 2026ko urtarrilean, Racing Santanderren hasi zen jokatzen, utzita; Hypermotion Ligan, lau partida jokatu zituen, eta bi gol sartu. Errege Kopan, Bartzelonaren aurkako kanporaketan aritu zen. Gerora, lesioa izan zuen.
Azken egunetan, Athleticek hiru jokalari gazte berritu ditu: Christian Imga, Iker Monreal, eta, orain, Manex Lozano.